116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59/2024 EBAZPENA, Energiako, Enpresa I+G+B-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, eraikitzeko administrazio-baimena eta deklarazioa ematen da, hain zuzen, onura publikoa aitortuz (1. fasea),Tutera II izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari atxikitako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tutera udal-mugarteetan.

1.–Eskaera, eraikitzeko administrazio-baimena eskuratzekoa eta zehazki onura publiko deklaratzekoa.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak apirilaren 24an emandako 59/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eman zen EDP Renovables España SLUrentzat, energia elektrikoa ekoizteko 25 MW-eko Tutera II eguzki-instalazio fotovoltaikorako, eta orobat haren transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan (5065-CE eta SAT11162 espedienteak), Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 9E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzearen mende. Ebazpen hori 2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean.

2023ko maiatzaren 17an, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 130. eta 143. artikuluak aplikatuz (haren bidez, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dira), EDP Renovables España SLUk eskatu zuen eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea energia elektrikoa ekoizteko aipatutako instalaziorako eta hari atxikitako transformaziorako eta Tutera 220 kV TAEra eramateko azpiegituretarako (lehendik dago, Red de Red Eléctrica de España SAUren jabetzakoa), Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan.

Eskaerarekin batera emandako dokumentazio teknikoaren arabera, Tutera II eguzki-instalazio fotovoltaikoaren egikaritze proiektuak barne hartzen ditu:

–Tutera II eguzki-instalazio fotovoltaikoa, ezaugarri nagusi hauekin:

  • 40.440 modulu fotovoltaiko, 27,09 MWp-eko puntako potentzia osoarentzat.
  • 100 inbertsore fotovoltaiko, 25 MW-eko potentzia instalatu baterako.
  • 5 transformazio-zentro.
  • 25 hektarea inguruko azalera okupatua.

–Tutera I eta Tutera II eguzki-instalazio fotovoltaikoetan sortutako energia biltzen duen zentro kolektore bat.

–30 kV-eko lurpeko linea, zentro kolektorearen eta Tutera Sustatzaileak transformazio-azpiestazioaren artean, 17 km inguruko luzerakoa, barne direla Lodosako ubidea eta NA-3010 toki errepidea (102 metro) airetik gurutzatzeko tarteak.

–Tutera Sustatzaileak transformazio-azpiestazioa, ezaugarri hauekin:

  • 220 kV-eko hiru linea-posizio.
  • 220 kV-eko barra-posizio bat.
  • Hiru transformadore-posizio:
    • 220/33 kV-eko transformadore-posizio bat.
    • 220/66 kV-eko transformadore-linea posizio bat.
    • 220/30 kV-eko transformadore-posizio bat.

–Aireko-lurpeko 220kV-eko linea bat Tutera Sustatzaileak TAEaren eta Tutera 220 kV TAEaren (lehendik dago, Red de Red Eléctrica de España SAUren jabetzakoa) artean, 2,7 kilometro inguru luzekoa, haietatik 1,4 lurpean eta 1,3 airean.

2.–Kontsulten tramitea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, 2023ko maiatzaren 18an kontsulta egin zitzaien erakunde hauei, eta taulan ageri diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

Zk.

DATA

Ingurumen Eraginaren Atala

1

2023-06-08

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

3

2023-06-28

Trenbide Plangintzaren Zuzendariordetza Nagusia (Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa)

2

2023-06-16

Red Eléctrica de España SAU

4

2023-07-03

Tuterako Udala

-

-

Araudi horretan berean xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jasotako txostenak helarazi zizkion EDP Renovables España SLUri, hamabost eguneko epean oniritzia eman ziezaien edo egokitzat jotzen zituen eragozpenak jar zitzan.

Hona hemen txosten horien edukia eta analisiak eta haiei emandako erantzunak:

1. txostena.–Ingurumen Eraginaren Atala.

2023ko ekainaren 8ko txostenean Ingurumen Eraginaren Atalak adierazi zuenez, "proiektu horietan egindako aldaketek ez dute ingurumen-eragin adierazgarririk baimendutako proiektuek eraginen lituzketen ukipenen aldean, eta, beraz, aldeko txostena ematen zaio eskaerari". Era berean, ingurumen-eraginaren adierazpenean ezarritako baldintzei dagokienez, sustatzaileak kontuan hartu beharreko zenbait ohar egiten ditu. Azkenik, zera dio: "Ahal den eperik laburrenean, eta betiere ustiapena baimentzeko eskaera baino bi hilabete lehenago, ingurumen-eraginaren adierazpenean aipatzen den dokumentazio guztia aurkeztu behar da, hartan azalduz, besteak beste, obrak egiteko modua, integrazio-neurriak, konpentsazio-neurrien ezarpena, ingurumen-zaintza, ingurumena leheneratzea, etab. Ingurumen Eraginaren Atalaren aldeko txostena jaso beharko da ustiapenerako-baimenaren aurretik".

2. txostena.–Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Trenbide Plangintzaren Zuzendariordetza Nagusia.

2023ko ekainaren 16ko txostenean, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Nagusiak trenbide ukipenak aztertu zituen, txosten honetan: «Abiadura Handiko Korridore Kantauriar-Mediterraneoari buruzko Informazio Azterlana. Tartea: Zaragoza-Castejón», eta hau ondorioztatu zuen: "Proiektuari oniritzia eman ahal izateko, ebakuazioko linea aldatu beharko da, gurutzatzeak minimizatuz eta Informazio Azterlaneko trazadurarekiko detektatu diren interferentziak konponduz, eta dokumentazio berria SGPF honetara bidali".

Sustatzaileak hainbat argibide eta doikuntza erantsi ondotik, 2024ko otsailaren 26an, Zuzendariordetza horrek berak aldeko txostena eman zuen proiektuko gurutzatzeentzat, betiere gogora ekarriz "kontuan hartu beharko dela aipatutako informazio-azterlan horretan jasotzen den trenbidearen trazaduran oraindik ere aldaketak egin litezkeela ondoko faseetan (...), eta, beraz, ebakuazio-linearekin lotutako edozein jarduketak etorkizunean inolako ukipenik eraginen balie ingurune horretan aurreikusitako tren-azpiegiturei, dela haren eraikuntzan, dela ustiatu bitartean, sortutako ukipena konpontzeko egin beharko liratekeen kokapen berrien edo konpontze-lanen ondoriozko gastuak eguzki-instalazio fotovoltaikoaren instalazioen sustatzailearen kontura izanen direla, eta ez diotela inola ere kostu gehigarririk ekarriko Estatuko Administrazio Orokorrari".

3. txostena.–Lurraldearen Antolamenduaren Atala.

2023ko ekainaren 28ko txostenean Antolamenduaren Atalak gogorarazi zuenez, lurzoru urbanizaezineko jarduera eta erabileretarako baimena, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 24ko 160E/2023 Ebazpenaren bidez emana, "eskuratzeko baldintza zen parkearen ebakuazioko linearentzat lurzoru urbanizaezineko baimena lortzea".

Sustatzaileak zenbait azalpen eta doikuntza egin zituen proiektuan, behin betiko konponbidea lortu arte. 2023ko abenduaren 4an aurkeztu zuen, eta, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 121E/2024 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezineko jarduera eta erabileretarako baimena eman zen, Tutera I eta Tutera II eguzki-instalazio fotovoltaikoentzat (erdi-tentsioko 30 kV-eko lineak, Tutera Sustatzaileak 220/30 kV TAEa eta Tutera Sustatzaileak TAEaren eta Tutera 220 kV TAEaren arteko LASAT –aireko eta lurpeko goi-tentsioko linea elektrikoa–), 2023ko abenduan aurkeztutako dokumentazioaren arabera eta hirigintza-baimenean berean ezartzen diren zehaztapenen arabera.

4. txostena.–Red Eléctrica de España SAU.

2023ko uztailaren 3ko txostenaren bidez, Red Eléctrica de España SAUk dokumentazio gehigarria eskatu zuen eta argibideak, linea elektrikoa Tutera 220 kV TAE azpiestaziora sartzeko erari buruz. Gainera, zenbait baldintza tekniko zehaztu zituen eta bere jabetzako linea batekiko gurutzatzea arauen araberakoa dela adierazi zuen. Azkenik, gogorarazi zuen lanak hasi aurretik sustatzaileak harremanetan jarri behar zuela garraio-sarearen kudeatzailearekin.

Horri dagokionez, esan behar da 2023ko uztailaren 27an sustatzaileak aipatutako gaiak argitu zituela eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuela, zeina Red Eléctrica de España SAUri helarazi baitzitzaion 2023ko uztailaren 28an.

3.–Onura publikoa zehazki deklaratzeko proposamena (1. fasea).

EDP Renovables España SLUk 2023ko maiatzaren 17an egindako onura publikoko deklarazioaren eskaerak osatu egiten zituen 2021eko urtarrilaren 21ekoa eta 2023ko urtarrilaren 30ekoa.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, EDP Renovables España SLUk 2021eko urtarrilean eta 2023ko urtarrilean egindako eskaerak, eta orobat instalazioak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrendak, jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun baliodunez, iragarkiak jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko otsailaren 25ean, 43. zenbakian, eta 2023ko otsailaren 13an, 30. zenbakian, hurrenez hurren. Gainera, prentsan argitaratu ziren, ukitutako udalen iragarkien taulan ere bai, eta dokumentazioa ere argitaratu zen, Nafarroako Gobernu Irekiaren web-orrian, dagokion fitxan).

Bi prozesuetan aurkeztutako alegazioei erantzuna eman zitzaien Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 59/2023 Ebazpenean, administrazio-baimena emanez, instalazioa egin aurretik.

Era berean, betetzat jotzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan eskatutako kontsultaren tramitea, txostenei erantzuna eman baitzitzaien Ebazpen horretan berean.

4.–Eraikitzeko administrazio-baimenaren eta onura publikoko deklarazio zehatzaren proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa aintzat hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian egin dela, eta proposatu du eraikitzeko administrazio-baimena eta zehazki onura publikoko deklarazioa ematea EDP Renovables España SLUri, Tutera II izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoarentzat.

Onura publikoa zehazki deklaratze hau mugatu behar da zenbait ondasun eta eskubidetara, hain zuzen ere, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144., 145. eta 146. artikuluetan eskatzen dena bete den kasuetara, zerrendatuta baitaude Ebazpen honen eranskinean (1. fasea). Ukitutako gainerako ondasun eta eskubideen kasuan (2. fasea), egoki den tramitea bete beharko da.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eraikitzeko administrazio-baimena ematea EDP Renovables España SLUri energia elektrikoa ekoizteko Tutera II eguzki-instalazio fotovoltaikoa, potentzia instalatuko 25 MW-koa, eta hari atxikitako transformaziorako eta Tutera 220 kV TAEra eramateko azpiegituretarako, (lehendik dago, Red de Red Eléctrica de España SAUren jabetzakoa), Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan, eta obrak egiteko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea. Zehazki, 2023ko maiatzaren 17an aurkeztu eta 2023ko abenduaren 4an eguneratu ziren exekuzio-proiektuak onetsi dira.

2. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat etorriz.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak JTO-GTE 01etik 23ra; Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak JTO-GTL 01etik 09ra; eta Behe-tentsioko Erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzeari buruzko agiria eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazio horren (1. fasea) onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (1. fasea) ebazpen honen eranskinean dago.

6. Ebazpen hau bidaltzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Ingurumen Ebaluazioaren Atalari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Paisaia eta Landa Lurzoruaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea erakunde hauei: EDP Renovables España SLU; Richard Sada Anton jauna; Gurelur elkartea; Eólica Ablitas SLU; Sistemas Energéticos El Boyal SL; Sustrai Erakuntza Fundazioa; Enerfín Sociedad de Energía SLU; Renovables del Cierzo SLU; Nafarroako Ekologistak Martxan; Ongaitz-Zangozerriko Ekologistak Martxan; Enériz Villafranca José David y Concepción SC; Enagás Transporte SAU; Edistribución Redes Digitales SLU; Telefónica de España SAU; Navarra de Infraestructuras Locales SA (NILSA); Nedgia Navarra SA; I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU; eta Red de Red Eléctrica de España SAUren Lineak mantentzeko eta sarerako sarbideko departamentuak. Gainera, ohartarazten zaie ebazpen honek ez duela administrazio-bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean. Errekurtsoaren idazkian, espediente-zenbakia adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Ablitas, Cascante, Tutera, Ribaforada eta Fontellasko udalei; Erriberako Mankomunitateari; Moncayoko Ur Mankomunitateari; Ebroko Konfederazio Hidrografikoari; Defentsa Ministerioaren Azpiegitura Zuzendaritza Nagusiari; eta Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela jurisdikzio-organo eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, eta aurretik Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiten ahal zaiola Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 44. artikuluan ezartzen duen moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

TUTERA II EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK ETA HARI ATXIKITAKO TRANSFORMAZIO- ETA EBAKUAZIO-AZPIEGITUREK UKITZEN DITUZTEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

TUTERA II EIFV

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Azalera
(m²)

Azalera okupatua (m²)

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

831

310000000002190335BE

1631

1516

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

832

310000000002190336ZR

1363

1343

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

833

310000000002190337XT

1345

1151

Casado, Abadia, Jesus Joaquín;

Mendigorria, Serrano, María Rosario

Ablitas

11

834

310000000002190338MY

669

126

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

828

310000000002190332JM

2365

2365

Zardoya, Alegría, Samuel

Ablitas

11

829

310000000002190333KQ

2268

2268

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

830

310000000002190334LW

2593

2593

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

826

310000000002190330GZ

2569

16

Serrano, Soria, Francisco;

Serrano, Soria, Rosario;

Lopez, Fabriciano;

Serrano, Soria, Carmen;

Serrano, Soria, Mercedes

Ablitas

11

825

310000000002190329JM

2729

158

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

824

310000000002190328HX

2593

305

Ullate, Elizari, Consuelo

Ablitas

11

823

310000000002190327GZ

2171

372

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

812

310000000002190316UD

5034

5034

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

813

310000000002190317IF

1610

1610

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

814

310000000002190318OG

1611

1597

Aznar, Ruiz, Isabel

Ablitas

11

815

310000000002190319PH

1431

999

Alegría, Aguado, María Isabel

Ablitas

11

816

310000000002190320IF

1318

234

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

828

310000000002190332JM

2365

2365

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

810

310000000002190314TA

5425

4700

Eneriz Villafranca José David eta Concepción SC

Ablitas

11

805

310000000002190309EO

44123

35920

Ablitasko Udalaren herri-lurrak

Ablitas

11

806

310000000002190310QU

2359

11830

Martinez, Alegria, María Reyes;

Martinez, Alegria, Natividad

Ablitas

11

807

310000000002190311WI

1808

1405

Tambo, Antón, Jorge;

Tambo, Antón, Abraham

Ablitas

11

808

310000000002190312EO

4207

3330

Ablitasko Udalaren herri-lurrak

Ablitas

11

809

310000000002190313RP

2144

1625

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

872

310000000002190374QU

28130

22559

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

870

310000000002190372XT

6075

4251

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

869

310000000002190371ZR

24645

17693

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

867

310000000002253430SX

78615

34186

Ablitasko Udalaren herri-lurrak

Ablitas

12

351

310000000002190381TA

154505

74979

Ablitasko Udala

Ablitas

11

92040

52639

385

TUTERA II EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAREN BIDEAK

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Azalera
(m²)

Luzera
(m)

Azalera
(m²)

Zortasuna
(m²)

Aldi baterako okupazioa
(m²)

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

831

310000000002190335BE

1631

3

15

30

60

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

872

310000000002190374QU

28130

2

10

20

40

Ablitasko Udalaren herri-lurrak

Ablitas

12

351

310000000002190381TA

154505

56

280

560

1120

Ablitasko Udala

Ablitas

11

92040

-

52639

95

475

950

1900

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

842

310000000002190346TA

14793

12

60

120

240

Ablitasko Udalaren herri-lurrak

Ablitas

11

843

310000000002190347YS

1201

47

235

470

940

Ablitasko Udala

Ablitas

11

91190

-

10180

24

120

240

480

TUTERA II EIFV-AREN ERDI-TENTSIOKO LURPEKO SAREA

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Azalera
(m²)

Luzera
(m)

Azalera
(m²)

Zortasuna
(m²)

Aldi baterako okupazioa
(m²)

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

837

310000000002190341MY

6217

55

22

44

88

Zardoya, Alegría, Jose Luis

Ablitas

11

831

310000000002190335BE

1631

4

2

3

6

Ablitasko Udalaren herri-lurrak

Ablitas

12

351

310000000002190381TA

154505

741

296

593

1186

Ablitasko Udala

Ablitas

11

92040

52639

379

303

49

98

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91190

10180

61

24

49

98

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91200

969

165

66

132

264

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91350

91693

36

14

29

58

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91150

7446

921

368

737

1474

Ablitasko Udala

Ablitas

11

92060

45984

301

129

259

518

Agrozardoya SL

Ribaforada

1

205

310000000001334327US

9147

235

306

611

1222

La Dehesa finkako ureztatzaileen elkartea

Ribaforada

1

211

310000000001334333PG

28078

218

283

567

1134

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91130

-

16414

7

8

16

33

La Dehesa finkako ureztatzaileen elkartea

Ribaforada

1

342

310000000001334464SJ

29100

337

287

574

1148

Zardoya, Pérez, Miguel

Ribaforada

1

344

310000000001334466FL

14755

169

220

439

879

Cornago, Murillo, Jose Luis

Ribaforada

1

864

310000000002273381XR

8974

121

157

315

629

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91150

-

7446

17

22

44

88

La Dehesa finkako ureztatzaileen elkartea

Ribaforada

1

391

310000000002228754YS

45049

298

387

775

1550

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91160

310000000002275108OF

1428

9

12

23

47

La Dehesa finkako ureztatzaileen elkartea

Ribaforada

1

445

310000000002275108OF

9525

224

291

582

1165

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91170

6701

115

150

299

598

Autopista Vasco Aragonesa SA, Cesa

Ribaforada

1

858

310000000001334946GB

22835

1274

1656

3312

6625

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91380

-

1115

148

192

385

770

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91080

-

29053

103

134

268

536

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91370

-

6058

324

421

842

1685

Ablitasko Udala

Ablitas

10

92160

-

9834

463

602

1204

2408

Ablitasko Udala

Ablitas

10

92110

-

15775

1640

2132

4264

8528

Ablitasko Udala

Ablitas

10

92100

-

5303

6

8

16

31

Ablitasko Udala

Ablitas

10

92090

-

13306

472

614

1227

2454

Ablitasko Udala

Ablitas

10

92010

-

38330

26

34

68

135

Ablitasko Udala

Ablitas

10

92000

-

28875

498

647

1295

2590

Ablitasko Udala

Ablitas

10

92070

-

9041

5

7

13

26

Ablitasko Udala

Ablitas

5

92070

-

14631

766

996

1992

3983

Fontellasko Udala

Fontellas

6

91110

-

16092

1352

1758

3515

7030

Fontellasko Udala

Fontellas

5

91180

-

16312

397

516

1032

2064

Autopista Vasco Aragonesa SA, Cesa

Fontellas

5

115

310000000001195774ET

21686

1060

1378

2756

5512

Fontellasko Udala

Fontellas

5

91010

-

7387

292

380

759

1518

Fontellasko Udala

Fontellas

4

91020

-

13279

1123

1460

2920

5840

Ablitasko Udala

Ablitas

4

91530

-

8421

275

358

715

1430

Autopista Vasco Aragonesa SA, Cesa

Fontellas

4

69

310000000001195651YI

17710

318

413

827

1654

Autopista Vasco Aragonesa SA, Cesa;

Sustapen Ministerioa (Errepideen Zuzendaritza Nagusia)

Tutera

35

268

310000000001381358SH

24003

272

354

707

1414

Autopista Vasco Aragonesa SA, Cesa;

Sustapen Ministerioa (Errepideen Zuzendaritza Nagusia)

Tutera

35

335

310000000001381413TO

25163

132

172

343

686

Tuterako Udala

Tutera

35

91630

-

16384

2180

2834

5668

11336

Tuterako Udala

Tutera

36

92330

-

265

16

21

42

83

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Tutera

36

132

310000000001381521DJ

8585

25

33

65

130

Sancho, Martinez, Rafael;

Sancho, Martinez, Roberto;

Sancho, Martinez, Luis

Tutera

36

133

310000000001381522FK

12415

119

155

311

621

Tuterako Udala

Tutera

36

92350

-

1022

5

4

8

16

Sancho, Martinez, Rafael

Sancho, Martinez, Roberto

Sancho, Martinez, Luis

Tutera

36

136

310000000001381524HB

817

15

12

24

47

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

Tutera

36

137

310000000001381525JZ

320

28

22

44

89

Simón, San Andrés, María Jesús

Tutera

36

123

310000000001381512UA

9699

148

119

237

475

Tuterako Udala

Tutera

36

92370

8131

43

34

69

138

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

Tutera

36

267

310000000001381632QT

683

40

32

63

127

Trenbide Azpiegituren Administratzailea

Tutera

36

1

310000000001381429KX

14226

4

3

6

13

Tuterako Udala

Tutera

36

93380

2896

7

5

11

22

Tuterako Udala

Tutera

37

93400

3959

6

5

9

18

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

Tutera

37

538

310000000001382068IS

1834

103

82

164

328

Tuterako Udala

Tutera

37

92480

2999

42

33

67

133

García, Francés, Luis;

García, Francés, Ana Maria

Tutera

37

539

310000000001382069OD

74882

247

197

395

790

TUTERA II EIFV-AREN ERDI-TENTSIOKO AIREKO SAREA

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Azalera
(m²)

Luzera
(m)

Azalera
(m²)

Zortasuna
(m²)

Aldi baterako okupazioa
(m²)

Tuterako Udala

Tutera

35

91630

-

-

-

-

22

154

Marín, Orta, Jesús

Tutera

35

208

310000000001381309QT

708

1 eta 3

15

23

161

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Tutera

35

342

310000000001381420OD

1061

-

26

182

Tuterako Udala

Tutera

35

91480

-

605

-

-

3

6

Tuterako Udala

Tutera

36

92360

-

19287

-

-

2

4

Tuterako Udala

Tutera

36

92370

-

8131

-

-

11

55

Tuterako Udala

Tutera

35

91410

-

-

-

-

31

217

Tuterako Udala

Tutera

35

92310

-

-

-

-

12

84

Tuterako Udala

Tutera

36

92340

-

-

-

-

16

112

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Tutera

36

279

310000000001381642IS

631

-

-

22

154

Tuterako Udala

Tutera

36

92320

-

-

-

-

20

140

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Tutera

36

278

310000000001381641UA

1253

2 eta 4

15

31

217

Tuterako Udala

Tutera

36

92330

-

-

-

-

-

8

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Tutera

36

132

310000000001381521DJ

1142

-

-

-

1

TUTERA II EIFV-AREN ERDI-TENTSIOKO SAREAREN ZULAKETA GIDATUA

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Azalera
(m²)

Luzera
(m)

Azalera
(m²)

Zortasuna
(m²)

Aldi baterako okupazioa
(m²)

Autopista Vasco-Aragonesa, CESA;

Sustapen Ministerioa (Errepideen Zuzendaritza nagusia)

Tutera

35

268

310000000001381358SH

24003

11

15

30

61

Tuterako Udala

Tutera

35

91380

-

10390

47

63

125

251

Autopista Vasco-Aragonesa, CESA;

Sustapen Ministerioa (Errepideen Zuzendaritza nagusia)

Tutera

35

335

310000000001381413TO

25163

25

33

66

133

TUTERA SUSTATZAILEAK TAE

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Azalera
(m²)

Azalera
(m²)

García, Francés, Luis;

García, Francés, Ana Maria

Tutera

37

540

310000000001382070UA

19710,39

6981

García, Francés, Luis;

García, Francés, Ana Maria

Tutera

37

539

310000000001382069OD

73045,37

2801

LASAT 220 kV (TUTERA SUSTATZAILEAK TAE - TUTERA 220 kV TAE)

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

AIREKO LINEAREN UKIPENA

LURPEKO LINEAREN UKIPENA

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Luzera (m)

LZ
(m²)

ZGA

(m²)

EGA (m²)

Bide berriak
(m²)

Zanga

Luzera (m)

Azalera (m²)

ZZ

(m²)

Aldi baterako okupazioa (m²)

García, Francés, Luis;

García, Francés, Ana Maria

Tutera

37

540

-

-

-

-

-

30

21

89

75

Tuterako Udalaren herri-lurrak

Tutera

37

440

-

-

-

-

-

5

3

14

9

Tuterako Udalaren herri-lurrak

Tutera

37

438

-

-

-

-

-

288

200

826

791

Tuterako Udala

Tutera

37

672

-

-

-

-

-

-

-

14

384

Tuterako Udala

Tutera

37

671

-

-

-

-

-

5

6

164

-

Nafarroako Foru Komunitatea (Osasuna)

Tutera

37

670

-

-

-

-

-

-

-

1

123

Riegos Huertas Mayores y Campos Unidos sindikatua

Tutera

37

348

88

1276

182

56

-

20

14

61

70

Martinez, Vijuesca, Jose Ignacio;

Martinez, Vijuesca, Roberto

Tutera

37

316

-

-

-

-

-

-

-

-

1

Iriz, Perez, Roberto

Tutera

37

304

37

755

255

144

-

-

-

-

26

Casajus, Jarauta, María Antonia

Tutera

37

303

46

1199

356

197

-

-

-

-

-

Sanchez, Aguado, Asuncion

Tutera

37

297

-

12

26

26

-

-

-

-

-

Pascual, Pinilla, María Teresa

Tutera

37

397

20

325

130

74

-

-

-

-

-

Cooperativa Figueras SC

Tutera

37

398

33

537

211

119

-

-

-

-

-

Fernandez, Chueca, Rosario

Tutera

37

265

-

-

-

5

-

-

-

-

-

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

Tutera

37

682

44

942

282

159

22

-

-

-

-

Martinez, Cascan, Jose Antonio;

Tudela, Azuara, Lucia

Tutera

4

200

-

-

1

3

-

-

-

-

-

Zamora, Casado, Visitacion

Tutera

4

122

-

10

26

22

-

-

-

-

-

Montaner, Gutierrez, Ignacio Maria;

Montaner, Gutierrez, Francisco Javier;

Montaner, Gutierrez, María Pilar;

Montaner, Gutierrez, María Teresa;

Montaner, Gutierrez, María Almudena;

Montaner, Izcue, Iñigo;

Montaner, Izcue, Pedro;

Montaner, Gutierrez, María Blanca

Tutera

4

128

32

534

203

112

-

98

69

292

250

Gonzalez, Sanguesa, Nieves;

Gonzalez, Sanguesa, María Carmen

Tutera

4

127

-

-

-

-

-

2

2

8

29

Iberdrola SA

Tutera

4

83

-

-

-

-

-

44

31

141

183

Red Eléctrica de España SAU

Tutera

4

84

-

-

-

-

-

-

-

0

79

Iberdrola SA

Tutera

4

85

-

-

-

-

-

62

44

188

147

LZ: lurgain-zortasuna; ZGA: zuhaitzik gabeko azalera; EGA: eraiki gabeko azalera; ZZ: zanga pasatzeko zortasuna

Iragarkiaren kodea: F2408162