116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

284/2024 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Corellako (Nafarroa) hondakin uren araztegiaren eraberritzea" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 637/2023 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Moncayoko Ur Mankomunitatea deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.

Epe horretan zenbait alegazio jaso dira. Hona hemen erantzunak:

1.–Corellako 5. poligonoko 920. lurzatiaren (CO-39) jabeak eskatu du finkaren azaleran dagoen errore bat zuzentzeko. Izan ere, erregistroko informazioaren arabera, azalera 1.380 m²-koa da, eta ez katastroan jasota dagoena (1.230,75 m²).

Alegazioaren erantzunean adierazi da aipatutako agiriak eta argumentuak nahikoa justifikazio direla finkaren azalera 1.380 m²-koa dela ezartzeko.

2.–Corellako 5. poligonoko 912. lurzatiaren (CO-30) jabeak eskatu du lehengoratu diezazkioten, kosturik gabe, ukitutako finkan dauzkan zerbitzu batzuk. Hain zuzen, desjabetutakoaren ordez eskuratu duen finkan lehengoratzeko eskatu du.

Alegazioaren erantzunean, adierazi zaio honako hauek hartu direla desjabetutako ondasunaren elementu gisa: ureztalurra, etxola, ureztatzeko eta ura banatzeko erretena, itxitura perimetrala eta sartzeko atea. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, desjabetzearen onuraduna behartuta dago zerrenda zehatz eta indibidualizatu bat egitera, deskribatuko duena zer ondasun edo eskubide jotzen dituen desjabetu beharrekotzat, eta haien alderdi materialak eta juridikoak zehaztuta. Hortaz, zerrenda horretan sartuta ez dauden finkak edo elementuak ezin dira baloratu.

Ukitutako ondasun eta eskubideen balorazio ekonomikoa, hain zuzen, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera egin beharko da. Gainera, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52.7 artikuluarekin bat, behin finka okupatu ondotik, desjabetze espedientea tramitatuko da, balio justuaren eta ordainketaren faseetan. Horiek horrela, alderdien artean adostasunik ez badago, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiak, jabeek eta Administrazioak formulaturiko prezio-orriak ikusirik, erabakiko du, modu betearazlean eta arrazoitutako ebazpena emanez, zein den desjabetzearen xede diren ondasun eta eskubideen prezio justua.

3.–Corellako 5. poligonoko 914. lurzatiaren (CO-33) jabeak eskatu du beste lursail bat erosteak eta hura laborantzarako egokia izateko prestatzeak eragindako gastuak ordain diezazkioten.

Ukitutako ondasun eta eskubideen balorazio ekonomikoa, hain zuzen, indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera egin beharko da. Gainera, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52.7 artikuluarekin bat, behin finka okupatu ondotik, desjabetze espedientea tramitatuko da, balio justuaren eta ordainketaren faseetan. Horiek horrela, alderdien artean adostasunik ez badago, Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiak, jabeek eta Administrazioak formulaturiko prezio-orriak ikusirik, erabakiko du, modu betearazlean eta arrazoitutako ebazpena emanez, zein den desjabetzearen xede diren ondasun eta eskubideen prezio justua.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Corellako (Nafarroa) hondakin uren araztegiaren eraberritzea" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta aurkeztutako alegazioak ebaztea ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan; ulertzen da onespenak berekin dakarrela onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Corellako Udaleko eta Moncayoko Ur Mankomunitateko iragarki-tauletan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Moncayoko Ur Mankomunitateari, Corellako Udalari, Nafarroako Toki Azpiegiturak SAri (NILSA) eta alegazioak jarri dituztenei, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 14an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2407813