116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1938/2024 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 1077/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. apartatuan eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen ordezkari hauek izendatzea: Lourdes Moreno Santiago andrea, mahaikide titular gisa, eta María del Mar Suárez Sanabria andrea, ordezko mahaikide gisa.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

IZANGAI ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

OSASUN KUDEAKETAKO TEKNIKARIEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

–Onartuak:

EGUILAZ LAZCANO, LETICIA

ERANSUS GARZARON, MARIA

FIGUERAS FAMADAS, ESTHER

MANSO MONTES, ELENA MARIA

MONTANER VALENZUELA, FRANCISCO JAVIER

MOREIRA BAIGORRI, IZASKUN

RUIZ TORREGROSA, ANA

SENOSIAIN LISARRI, EDUARDO

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2408100