116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

270/2024 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Ibargoitiko ur hornidura Itzagako (Nafarroa) Mankomunitateko Mendinueta soluzioari konektatzea" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten duena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 20/2024 Ebazpenaren bidez, Ibargoitiko Udalak eskatutako lankidetza araubidea onartu zen, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren 15 egunez eta Ibargoitiko Udala deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Ibargoitiko ur hornidura Itzagako (Nafarroa) Mankomunitateko Mendinueta soluzioari konektatzea" izeneko proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar erabilera publikoko deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Ibargoitiko, Eloko eta Untzitiko udaletako iragarki-taulan eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-taulan. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

3. Ebazpen hau Ibargoitiko, Eloko eta Untzitiko udalei eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateari jakinaraztea, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2024 maiatzaren 6an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2407773