116. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

58/2024 FORU AGINDUA, 2024ko maiatzaren 22koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 531 zenbakiko ordainketa-gutunaren eredua, konturako ordainketa egin dadin geroratzeko eta zatikatzeko eskaera telematikoetan.

Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatearen diru-bilketarako Erregelamendua, eta haren 48. artikuluan eta hurrengoetan araututa daude diru-bilketaren prozedurako geroratzeak eta ordainketa zatikatuak.

Aipatu erregelamenduaren 31. artikuluak eta hurrengoek arautzen dituzte ordainketa egiaztagiriak, eta horien artean daude, hain zuzen, ordainketa-gutunak.

Diru-bilketa behar bezala kudeatu ahal izateko, beharrezkoa da ordainketa-gutunaren eredu berri bat ezartzea konturako ordainketa egin dadin geroratzeko eta zatikatzeko eskaera telematikoetan, eta eredu horri publizitatea egitea, guztiek izan dezaten haren berri.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan ezartzen denez, tributu arloko erregelamendu-ahala Nafarroako Gobernuari dagokio, eta tributu arloan eskuduna den departamentuko titularrak gauzatuko du ahal hori, legezko arau eta xedapenak betez eta aplikatuz. Bestalde, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluko e) eta g) letretan, kontseilariei esleitzen zaie haien departamentuetako berezko eskumenei loturiko erregelamendu-ahala, zeina foru agindu bidez gauzatuko baitute.

Horrenbestez, eta eskudantzia hori erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko 531 zenbakiko ordainketa-gutunaren eredua ("Konturako ordainketa geroratzeko eta zatikatzeko eskaera telematikoetan"), konturako ordainketa egin dadin geroratzeko eta zatikatzeko eskaera telematikoetan. Ereduak honako aipu hauek, gutxienez, jaso beharko ditu:

a) Ordainketa-gutunaren zenbakia: 531.

b) Ordainketa gutunaren kontzeptua: Konturako ordainketa geroratzeko eta zatikatzeko eskaera telematikoetan.

c) Zordunaren izen-deiturak, sozietate-izena edo izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

d) Zorraren zenbatekoa.

e) Ordainketaren data.

f) Ordainketa-gutuna eman duen organoa, pertsona edo entitatea.

2. Ordainketa-gutuna bitarteko mekanikoen bitartez ematen bada, arestian aipatutako horiek kode edo laburtzapenen bidez eman daitezke, baldin eta, oro har, kasuan kasuko zorduna eta ordaindutako zorra identifikatzeko nahikoak badira.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 22an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2408283