2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLAZTI
Oposizio-lehiaketa, Udalaren eraikin eta lokal publikoak garbitzeko enplegatuaren plaza bat betetzeko. Aldaketa epaimahaian
Honen bidez, aditzera ematen da epaimahaiaren osaera aldatu dela Udalaren eraikin eta lokal publikoak garbitzeko enplegatuaren plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketan. Alkatetzaren martxoaren 18ko 100/2026 Ebazpenaren bidez hala erabakita, Itziar Perurena Jaurena ariko da Egoitz Albarracin Albizturren ordez, azken horrek ezin baititu bere eginkizunak bete. Deialdia eta epaimahaiko kideen izendapena 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, martxoaren 13an.
Olaztin, 2026ko martxoaren 18an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2604356