30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 11n emandako 6E/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa. Azken ebazpen horren bidez, Beatriz Varona Vadillo andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familia Bulegoko buru izendatu zen bitarte baterako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio.

Transkripzio akats material bat atzeman da Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 11ko 6E/2023 Ebazpenean, hots, Beatriz Varona Vadillo andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familia Bulegoko buru bitarte baterako izendatzeko horretan, zehazki, izendapenaren ondorioak hasteko egunari dagokionez. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea atzemandako transkripzio akats materiala Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 11ko 6E/2023 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, Beatriz Varona Vadillo andrea bitarte baterako izendatu zen Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familia Bulegoko buru, horrenbestez,

Honako hau dioen tokian:

"Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak".

Honako hau behar du:

"Ebazpen honek 2023ko urtarrilaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 18an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2301037