234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

Laguntzen deialdia, betearaz daitezen partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, sustatzaile publiko eta pribatuentzat, 2023rako. LEADER-Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa, Nafarroan, 2023-2027. Azpineurria: 7119.02.01

Oinarri arautzaileak.

Interesdunen esku daude Nafarroako Aldizkari Ofizialeko estekan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/199/41.

Eskaerak aurkezteko tokia eta modua.

Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoarekin, eta hari zuzendu eskaera. Partzuergoak izanen du eskaera tramitatzeko eta erregistratzeko erantzukizuna, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).

SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.

Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa zein den jakiteko, egin klik hemen.

Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren eskaerak aurkezteko prozeduraren eskuliburuko formularioak, jo daiteke tokiko ekintza taldeko web-orrira, edo haren bulegora:

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoa,

Las Pozas kalea 13, 31390 Erriberri, Nafarroa.

Telefonoa: 948 47 740 739.

consorcio@navarramedia.org

http://www.navarramedia.es

Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko otsailaren 8an.

2024ko otsailaren 5eko bulegoko ordutegia (9:00 - 14:00) izanen da epea dokumentazioa jasotzeko eta zigilatzeko, laguntzaren eskaera formalizatzeko.

Finantza-zuzkidura.

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira:

EKITALDIA

LERROAREN KODEA

AZPINEURRIAREN IZENA /
PROIEKTUAREN IZENA

GUZTIRA
(euroak)

LANDA GARAPENERAKO
EUROPAKO NEKAZARITZA
FUNTSAREN (FEADER) EKARPENA %45 (euroak)

NAFARROAKO
GOBERNUAREN
EKARPENA %55 (euroak)

2025

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia - proiektu produktiboak. Exekuzioa

350.000,00

157.500,00

192.500,00

2025

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia - proiektu ez-produktiboak. Exekuzioa

350.000,00

157.500,00

192.500,00

2025

7119.02

GUZTIRA

700000,00

315.000,00

385.000,00

Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.

Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, FEADERen ekarpena, eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.

Jarduketa eremua.

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Hain zuzen ere, udalerri horiek Partzuergoari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 Ebazpenaren eta martxoaren 29ko 59E/2023 Ebazpenaren bitartez. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.

1. eranskinean kontsulta daitezke zer udalerri dauden Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko eremu geografikoan.

Ekintza-plana eta lerro lehenetsiak.

2. eranskinean kontsulta daitezke ekintza-plana eta lerro lehenetsiak, baita haien laguntza mugak, inbertsio mugak, eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak ere, jarraikiz Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergorako onetsitako tokiko garapen estrategiei.

Proiektuak gauzatzeko epealdia.

Aldeko ebazpena jasotzen duten eskaeretako proiektuak egin beharko dira 2025eko apirilaren 30erako.

Onarpen-ebazpenean zehaztuko da proiektuak exekutatzeko epea, aurkeztutako eta onetsitako proiektuaren arabera, eta ez ditu gaindituko oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak.

Jarduketak hautatzeko irizpideak.

Kontzesioa norgehiagoka emanen da. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, jarraikiz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideei. 3. eranskinean kontsulta daitezke.

Kontsultatu eranskinak: https://navarramedia.es/download/anexos-particularidades-zona-media/.

Erriberrin, 2023ko urriaren 25ean.–Lehendakaria, M.ª Rosario Domingos García.

Iragarkiaren kodea: L2315196