211. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2020-A-49. Ur publikoen aprobetxamendua Makirriainen (Leotz)

Clara Suárez Torrúsek eta Francisco Gomez Poncek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Francisco Gomez Ponce, Clara Suárez Torrús.

Ur-ibilgua: Zidakos ibaia.

Hargunearen udalerria: Makirriain-Leotz (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,004 l/s.

Xedea: ureztatzea.

Funtsean, aprobetxamendua honetan datza: Zidakos ibaiko urak desbideratuko dira eskuinaldetik, Makirriainen, Leozko udal mugartean (Nafarroa), aipatutako herriko 19. poligonoko 308. lurzatian 0,32 hektarea tantaz tantako sistemaz ureztatzeko. Ura desbideratuko da motoponpa mugikor baten bidez, eta polietilenozko hodi baten bidez eramanen da, lur azalean –kontagailua instalatuta dagoen kutxatila dagoen tartean izan ezik–, ureztatu beharreko finkaraino, non erregulazio-biltegiak instalatuta dauden.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko irailaren 19an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2313647