2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Akats zuzenketa, lurraren kontribuzioak 2024rako izanen duen zerga-tasaren aldaketaren hasierako onespenean
Lurraren kontribuzioari dagokion zerga-tasaren aldaketaren hasierako onespena eman zen argitara 2023ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22an (iragarkiaren kodea: L2311580). Hartan akatsak daudela oharturik, honen bidez zuzentzen dira.
Izenburuan, honela dioen tokian: "Aldaketa, lurraren kontribuzioaren 2023ko zerga-tasan. Hasierako onespena", honela behar du: "Aldaketa, lurraren kontribuzioaren 2024ko zerga-tasan. Hasierako onespena".
Testuan, honela dioen tokian: "Lehena: Hasiera batez onestea lurraren kontribuzioaren 2023ko zerga-tasa: %0,25", honela behar du: "Lehena: Hasiera batez onestea lurraren kontribuzioaren 2024ko zerga-tasa: %0,25".
Olaztin, 2023ko irailaren 22an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2313613