2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN MARTINGO KONTZEJUA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Batzar honek, 2023ko uztailaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urterako aurrekontu orokor eta bakarra.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
San Martinen, 2023ko uztailaren 12an.–Kontzejuko burua, Victor María Olazarán Ruiz de Galarreta.
Iragarkiaren kodea: L2311002