124. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

686E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez finantzaketa emateko deialdi bat onesten baita 2023. urtean erizaintzako langileen zainketen berrikuntzaren arloko ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan. DDBN identifikazioa: 695957.

Osasuneko kontseilariak abuztuaren 22an emandako 87/2014 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ikerketa sustatzeko programa onetsi zen. Programa horren 7.2.3 puntuan aurreikusita dago ikerketa lana areagotzeko prozedura bat abian jartzea sostengua emateko unitate asistentzial jakin batzuen ikerketa lanari, baldin eta unitate asistentzial horiek ongi zehaztutako ikerketa-proposamen bat badute eta ibilbide profesional nabarmena frogatua duten profesionalak badituzte; 7.4.2 puntuan, jarduketa-ildoen artean, zainketen arloko ikerketa bultzatzea ezartzen da.

Aipatutako baldintzak betetzen dituzten unitate asistentzialen berrikuntzaren arloko ikerketa lana indartzeko –halakotzat harturik ebidentzian oinarritutako gomendio batzuk ezartzea eta ebaluatzea–, beharrezkotzat jotzen da hautatzen diren ikerlariei jarduera asistentzialaren zati bat kentzea. Horretarako, beharrezkoa den finantzaketa gehigarria bermatu beharra dago, profesional horiek betetzen ez duten jarduera asistentzialari erantzuteko aldi baterako kontratazioak eginez.

Estatuan Carlos III Osasun Institutuaren bidez eskaintzen den areagotze programaren osagarria da prozedura hau, eta, haren ildotik, aurreikusten da Osasun Departamentuak aldi baterako kontratazioen zati bat finantzatzea, hain zuzen, ikerketa lana areagotzen duten erizaintzako langileen lanaldiaren %50 adinakoa.

Ebazpen honen xedea da finantzaketa emateko deialdi bat onestea 2023. urtean erizaintzako langileen zainketen berrikuntzaren arloan ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan.

Azaldutako guztiagatik, ikusirik Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasuna, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Finantzaketa emateko deialdi bat onestea 2023. urtean erizaintzako langileen zainketen berrikuntzaren arloko ikerketa lana areagotzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan.

2. Finantzaketa emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Guztira, 30.000 euroko gastua baimentzea ebazpen honen bidez onesten den deialdia finantzatzeko. Aipatutako gastua 2023ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako 512002 51300 4809 465102 partidari egotziko zaio, "Osasun langile publikoen ikerketa lana areagotzeko bekak" izenekoari.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzura, Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalera, Ogasuneko Kontu-hartzailetza delegatura, Balorazio Batzorde Teknikoko kideei eta Osasun Departamentuko Kontabilitate Bulegora.

5. Agintzea ebazpen hau eta dagokion eranskina argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atariko administrazio publikoaren eremurako katalogoen zerbitzuan, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 16an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako profesionalek zainketen berrikuntzaren arloan egiten duten ikerketa lana areagotu dadila sustatzea 2023. urtean. Profesional horiek erizaintzako zainketetan zentratutako hobekuntza-plan bat duten unitate asistentzialetako kide izan beharko dira.

2.–Prozedura antolatu eta instruitzeko organo eskudunak.

Arau hauetan ezarritako ondorioetarako, behar diren eginkizunak esleitzen zaizkio Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalari, zainketen berrikuntzaren arloko ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko prozedura antolatu eta instruitu dezan.

Instrukzio organoak Batzorde Teknikoaren balorazioari jarraikiz eginen du ebazpen proposamena.

Oinarri arautzaileotan "instrukzio organoa" aipatzen denean, Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atala dela ulertu behar da.

3.–Eskatzaileak eta onuradunak.

3.1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako unitate organikoetako arduradunek (zerbitzuak, atalak, ospitale arloko unitateak, osasun mentaleko zentroak edo oinarrizko osasun laguntzakoak) eska dezakete beren profesionaletako baten ikerketa lana areagotzea, betiere unitateek hurrengo atalean ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

3.2. Eskaera egiten duten unitate organikoek bete beharko dituzten baldintzak hauexek dira:

a) Unitate organikoaren hobekuntza plan bat aurkeztea, ongi zehazturik helburuak, ekintzak eta ebaluazio adierazleak. Hobekuntza plana ebidentzia zientifikoan oinarritutako gomendioen ezarpenean eta ebaluazioan oinarrituko da, eta erizaintzako zainketetan zentratuko da.

b) Ospitaleen eta osasun mentaleko sarearen esparruan, gutxienez %80ko puntuazio orokorra lortu izana ebaluatutako azken urteko kudeaketa helburuak lortzeari dagokionez; eta oinarrizko osasun laguntzan, "Akreditatua" egoera lortu izana "Akreditazioa" deritzon atalean.

3.3. Bestalde, ikerketa areagotzeko izangaiek funtzionario gisako, estatutupeko edo kontratu bidezko lotura izan behar dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin, erizaintzako langile gisa, laguntza hau eskatzen denetik ikerketa areagotzeko lana bukatu arte.

4.–Gastu finantzagarriak.

4.1. Osasun Departamentuak ordezko langileak aldi baterako kontratatzeko kostua finantzatuko du, 30.000 euroko gastua gehienez ere, 2023ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Osasun langile publikoen ikerketa lana areagotzeko bekak" izeneko 512002 51300 4809 465102 partidaren kargura.

4.2. Finantzaketaren xedea izanen da ikerketa lana areagotzen duten erizaintzako profesionalek utziko duten jarduera aldi baterako kontratazioaren bidez betetzea.

4.3. Unitate organikoari finantzatzen ahal zaion gehieneko diru-zuzkidura 15.000 eurokoa izanen da, Gizarte Segurantzako enpresa-kuota barne.

4.4. Puntuaziorik handiena lortzen duten ikerketa-proiektuak finantzatuko dira, aurrekontu-kreditua agortu arte.

4.5. Ikerketa lana areagotzen duen profesionala atxikia duen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroko zuzendaritzak eginen du beharrezkoak diren langile ordezkoen kontratazioa. 12. oinarrian xedatutakoari jarraikiz finantzatuko da kontratazioa.

5.–Ordezteko kontratuaren ezaugarriak.

5.1. Ordezko langileei administrazio kontratua eginen zaie, aplikatzekoa den legerian oinarrituta, eta, gehienez ere, ordeztu beharreko langileak urtean duen lanaldiaren erdia liberatzeko adina denborarako; denbora hori zerbitzuaren beharren arabera banatzen ahal da.

5.2. Diru-zuzkidura hamabi hilabetez erabiliko da gehienez ere, ordezkapeneko lehen kontratua sinatzen denetik hasita. Ordezko langileen kontratazioetan gertatzen diren etenaldiak ez dira berreskuratuko.

6.–Eskaerak.

6.1. Ikerketa areagotzeko laguntzak deialdi honen kargura eskatzeko agiri normalizatuak eskuragarri daude Nafarroako Gobernuaren webguneko administrazio publikoaren esparrurako zerbitzuen katalogoan (www.nafarroa.eus).

6.2. Eskaerarekin agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–1. agiria. Ikerketa lana areagotu behar duen profesionala atxikia duen unitate organikoko arduradunak sinatutako eskabidea, unitate asistentzialari dagokion Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroko zuzendaritzak ikus-onetsia. Eskaera hori ikerketa lana areagotu behar duen langileak sinatu beharko du.

–2. agiria. Ikerketa lana areagotu behar duen langilea zer unitate asistentzial organikotakoa den, unitate horren hobekuntza plana, ongi zehaztuta helburuak, ekintzak eta esku-hartzearen ebaluaziorako adierazleak.

–3. agiria. Langile onuradunak ikerketa lana areagotuko duen aldian beteko duen jardueraren zehaztasunak eta kronograma.

–4. agiria. Ikerketa lana areagotu behar duen erizaintzako profesionalaren curriculum vitaea, Nafarroako Gobernuaren webguneko administrazio publikoaren esparrurako zerbitzuen katalogoan eskura dagoen eredu normalizatuaren arabera betea (www.nafarroa.eus).

7.–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.2. Tramitaziorako, bide elektronikoak erabiliko dira, Nafarroako Gobernuaren webguneko administrazio publikoaren esparrurako zerbitzuen katalogoan eskura dagoen estekaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak.

7.3. Eskaeran ez bada frogatzen betetzen direla aipatutako baldintzak, instrukzio organoak jakinarazpen administratibo baten bidez interesdunari eskatuko dio akatsak zuzendu ditzala gehienez ere 10 egun balioduneko epean, eta jakinaraziko dio ezen, zuzentzen ez baditu, bere eskaera ezetsi eta artxibatu eginen dela, bidezko den ebazpena eman ondoren.

8.–Baloraziorako Batzorde Teknikoa.

Honako hauek osatuko duten batzorde tekniko batek baloratuko ditu tramitera onartzen diren eskaerak:

Ana Fernández Navascues andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko kidea, Nafarroako ordezkaria dena Ebidentzian oinarritutako osasun zainketetarako Espainiako Zentroaren Jarraipen Batzordean, Carlos III Osasun Institutuan.

M.ª Josefa Gonzalez García andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zainketen Kalitate eta Informazio-sistemetarako Erizaintza Unitateko erizaintzako diplomaduna.

Lucía Goyeneche Haro andrea, Nafarroako Ipar-Ekialdeko Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Ataleko burua.

Ana Chocarro Resano andrea, Osasun Departamentuko Ikerketarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko burua.

M.ª José Lasanta Sáez andrea, Osasun Departamentuko Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua.

9.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta baloraziorako arau orokorrak.

Dirulaguntza hauek emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, guztiekin lehentasun-zerrenda bat prestatzeko asmoz, 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera.

10.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

10.1. Balorazioa irizpide hauen arabera eginen da:

a) Ikerketa lana areagotzeko laguntzak jasotzeko izangaiaren curriculumeko merezimenduen balorazioa: gehienez 30 puntu.

a.1. Curriculum vitae-an agertzen diren argitalpenen balorazioa. 10 puntu emanen dira gehienez, honela banaturik:

–Journal Citation Report-en (JCR) indexatutako argitalpen bakoitzeko: lehen edo azken sinatzaile gisa edo korrespondentziarako egile gisa agertzen bada: 1 puntu. Gainerako egileak: 0,5 puntu.

–Beste datu base batzuetan edo beste aldizkari zientifiko batzuetan indexatutako argitalpen bakoitzeko: Lehenengo edo azken sinatzaile gisa edo korrespondentziarako egile gisa agertzen bada: 0,3 puntu. Gainerako egileak: 0,15 puntu.

a.2. Lehiaketa bidezko deialdien xedeko ikerketa proiektuetan parte hartu izana, 5 puntu gehienez, honela banaturik:

Ikertzaile nagusi gisa parte hartzea:

–Europa mailako proiektuetan izandako parte-hartze bakoitzeko: 1,5 puntu.

–Espainia mailako proiektuetan izandako parte-hartze bakoitzeko: 1 puntu.

–Eskualde mailako proiektuetan izandako parte-hartze bakoitzeko: 0,6 puntu.

Laguntzaile gisa parte hartu izanez gero, aipatutako puntuazioaren erdia emanen da.

a.3. Beste merezimendu batzuk: 15 puntu gehienez, honela banaturik:

–Bere ikertzaile jarduerarekin lotutako doktore-tesia: 4 puntu tesi bakoitzeko.

–Bere ikertzaile jarduerarekin lotutako masterra: 2 puntu master bakoitzeko.

–Asistentziaren kalitateari buruzko prestakuntza (5 puntu gehienez), honela banaturik:

  • Etengabeko prestakuntzako jarduera frogatuak: puntu bat (1) kreditu bakoitzeko.
  • Etengabeko prestakuntzako jarduera frogatu gabeak: puntu bat 10 prestakuntza orduko.

–Esperientzia hobekuntza plan baten bultzatzaile gisa (4 puntu: bai=4, ez=0).

b) Aurkeztutako hobekuntza planaren balorazioa: gehienez 70 puntu.

b.1. Aldatu beharreko arazoaren diagnostikoa: hori baloratzeko, kontuan hartuko dira abiapuntuko egoera, arazoa sortzen ari diren kausarik probableenak eta arazoaren kuantifikazioa. 20 puntu gehienez, honela banaturik:

–Aldatu beharreko arazoaren diagnostikoa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzu osoaren testuinguruan aztertuta badago: 20 puntu.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan partzialki aztertuta badago (arlo edo zentro batean): 10 puntu.

–Arazoaren diagnostikoa egiten ez bada Osasunbidea-Nafarroako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren testuinguruan: 0 puntu.

b.2. Proposatutako ekintzak eta helburuak nola ezkontzen diren: baloratuko da hobekuntza ekintzak aukeratu izana honako hauek ezagutzearen ondorio logiko gisa: arazoa nolakoa den, haren kausak, ezarritako helburuak eta ekintzen ebidentzia maila. 30 puntu gehienez, honela banaturik:

–Proposatutako ekintza guztiak ebidentzian oinarrituak badaude eta gomendioaren indarra aipatzen bada: 30 puntu.

–Proposatutako ekintzen erdiak, gutxienez, ebidentzian oinarrituak badaude eta gomendioaren indarra aipatzen bada: 20 puntu.

–Ekintzak helburuekin lotuak badaude, baina aipatzen ez bada gomendioaren indarra proposatutako ezein ekintzatan: 10 puntu.

–Ekintzak helburuekin lotuak ez badaude: 0 puntu.

b.3. Ongi definitutako neurketa-adierazle kalkulagarriak: haien balioa, sentsibilitatea eta espezifikotasuna baloratuko dira, bai eta proposatutako ekintzetan bilatzen den aldaketa neurtzeko ahalmena ere. 20 puntu gehienez, honela banaturik:

–Proposatutako ekintza bakoitzerako ongi definitutako neurketa-adierazle kalkulagarri bat badago: 20 puntu.

–Ekintzen erdiak, gutxienez, ongi definitutako neurketa-adierazle kalkulagarri batekin lotuak badaude: 10 puntu.

–Ekintzetako bat ere lotua ez badago, edo ekintzen erdiak baino gutxiago baldin badira ongi definitutako neurketa-adierazle kalkulagarri batekin lotuak daudenak: 0 puntu.

10.2. Hautagaiaren curriculum-merezimenduak finantzatzeko, gutxienez 10 puntu lortu beharko dira, eta aurkeztutako hobekuntza planak, gutxienez, 35 puntu lortu behar ditu.

11.–Ikerketa lana areagotzearen onespena.

11.1. Batzordeak, 9. puntuan ezarritako irizpideei jarraikiz, dirulaguntza emateko behin-behineko proposamen bat onartu beharko du. Proposamen hori Nafarroako Atarian argitaratuko da (Administrazio Publikoaren esparrurako zerbitzuen katalogoan).

11.2. Argitaratu ondoren, 10 egun balioduneko epea irekiko da interesdunek alegazioak egin ditzaten.

11.3. Behin batzordeak bere iritzi loteslea adierazita izangaiek aurkeztutako alegazioei buruz edo behin-behineko zerrendan eragina izan dezaketen bestelako gorabeherei buruz, instrukzio organoak laguntzak emateko eta ukatzeko proposamena eginen du.

11.4. Osasuneko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez eta instrukzio organoaren proposamen arrazoituarekin bat, ikerketa lana areagotzeko baimenaren onuradun izanen diren pertsonak zehaztuko ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zein unitate organikotakoak diren adierazita.

Ebazpena jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen administrazio prozedura erkidea arautzen duen legedian ezarri bezala, ikerketa lana eginen den zentroko zuzendariari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko unitate organikoei, eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian jarriko da jendaurrean.

12.–Finantzaketaren kudeaketa.

Esleitzen den zenbatekoa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (IFZ: Q3150004D) ordainduko zaio 2023. urtean zehar, finantzaketaren xedeko gastuak ordain ditzan. Ikerketa lana areagotuko duen pertsonak zein zentrotan lan egiten duen, partida hauetan eginen da diru-sarrera:

–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa: 543000 52200 4410 000000 partida, "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileentzako diru-sarrerak beste erakunde publiko batzuetatik" izenekoa.

–Osasun Mentaleko Kudeatzailetza: 541004 52700 4410 000000 partida, "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileentzako diru-sarrerak beste erakunde publiko batzuetatik" izenekoa.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza: 547001 52300 4410 000000 partida, "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileentzako diru-sarrerak beste erakunde publiko batzuetatik" izenekoa.

–Tuterako Kudeatzailetza: 545000 52400 4410 000000 partida, "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileentzako diru-sarrerak beste erakunde publiko batzuetatik" izenekoa.

–Lizarrako Kudeatzailetza: 546000 52500 4410 000000 partida, "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileentzako diru-sarrerak beste erakunde publiko batzuetatik" izenekoa.

Dirulaguntza ematen den unean ordainduko da.

13.–Proiektua gainbegiratzea.

Proiektuak gauzatzean kalitatea bermatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Kalitatearen eta Segurtasun Klinikoaren Ataleko buruak etengabe gainbegiratu eta tutorizatuko du hobekuntza-zikloen aurrerapena.

14.–Ikerketa lana areagotzeko jarduera gauzatzea.

14.1. Ikerketa lana areagotzeko jarduera gauzatuko da deialdi honetan eta ikertzaileak egin beharreko jarduerari buruz aurkezten den dokumentazioan aurreikusten den moduan.

14.2. Ikerketa lana areagotzeko jarduera aurrera eramatean gertatzen den gorabehera edo aldaketa oro idatziz baimendu beharko du, aurretik, Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalak.

Ordezko langilerik kontratatzen ez bada edo ondorioztatzen bada proiektua ez dela justifikatu, Osasuneko zuzendari nagusiak, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalak txosten arrazoitua egin ondoren, jasotako zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko du, deusetan galarazi gabe litezkeen erantzukizunak.

15.–Ikerketa lana areagotzeko jardueraren amaiera eta justifikazioa.

15.1. Ikerketa lana areagotzeko jarduera amaitzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean, hobekuntza asistentzialeko zikloen aurrerapenaren gainbegiratzea eta tutoretza jarraitua egiten duen arduradunak, unitate organikoaren arduradunarekin batera, Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalari igorri beharko dio azken memoria bat, berrikuntzaren eraginari buruzko atal bat jasoko duena: jardun klinikoaren gaineko eragina edo osasun arloko politiken gaineko eragina, osasunaren gaineko eragina edo ematen den osasun zerbitzuaren gaineko eragina. Egoki irudituz gero, informazio osagarria eskatzen ahalko da.

15.2. Beharrezkoa bada ikerketa lana areagotzeko jarduera aurrera eramateko, unitate organikoaren arduradunak Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalari eskatzen ahalko dio luza dezala proiektua gauzatzeko epea edo azken memoria aurkezteko epea, behar bezala arrazoituta, betiere gauzatzeko epea bukatu aurretik edo memoria aurkezteko epea bukatu aurretik, kasuan kasukoa.

16.–Konpromiso osagarriak.

Argitalpen zientifikoetan, ahozko komunikazioetan edo, oro har, ikerketa lana areagotzeko jardueraren ondoriozko emaitzen zabalkundean, deialdi honen bidezko finantzaketa izan dela zehaztu beharko da ohar baten bidez. Produkzio horien berri Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalari emanen zaio, ikerketa lana areagotzeko jardueraren espediente zenbakia eta sortzen diren argitalpenak zehaztuta, azken memoria noiz igortzen den gorabehera.

Iragarkiaren kodea: F2307854