98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2022ko apirilaren 25eko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Bidaurretako Bake Epaitegia: Fernando Arrondo Arbilla jauna eta Iñaki Zazpe Gorritxo jauna, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Antsoaingo Bake Epaitegia: Nerea Soto García andrea, ordezko bake epaile.

Bosgarrena.–Arguedasko Bake Epaitegia: Sofia Galindo Carasusan andrea, ordezko bake epailea.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 25ean.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2206154