98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Ordenantza fiskala, arautzen duena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga. Behin betiko onespena

Zabaltzako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da Udalak 2022ko apirilaren 6an egindako osoko bilkuran. Orain, osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arraitzan (Zabaltza), 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ZABALTZAKO UDALAREN LUR-ONDASUNEN GAINEKO KONTRIBUZIOAREN ZERGA

1. artikulua. Izaera.

Ondasun higiezinen gaineko zerga da zuzeneko tributu erreal bat, kargatzen dena ondasun higiezinen balioaren gainean, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari, zehazki II. tituluko II. kapituluko 133.etik 158.era bitarteko artikuluei, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

2. artikulua. Zerga-egitatea eta ez ordaintzeko kasuak.

Zerga honen zerga-egitatea da edukitzea jarraian zerrendatzen diren eskubideen titulartasuna, landa- eta hiri-lurreko ondasun higiezinen gainean eta ezaugarri berezidun higiezinen gainean:

a) Kontzesio administratibo bat, ondasun higiezinen gainean edo horiei lotutako zerbitzu publikoen gainean.

b) Azalera-eskubide erreal bat.

c) Gozamenerako eskubide erreal bat.

d) Aprobetxamendurako eta gozamenerako eskubidea, herri-ondasunen kontraprestazioaren bitartez.

e) Jabetza eskubidea.

Aurreko apartatuan ezarritako zerga-egitate bat gertatuz gero, bertan ezarritako ordenan, kasuko ondasun higiezina ez zaio lotuko hor jasotako gainerako modalitateetako araubideari.

Zerga honen ondorioetarako, ondasun higiezintzat joko dira horrelakotzat jotzen direnak azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legean (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta Katastroa).

Baldin higiezin bera badago udal-mugarte batean baino gehiagotan, zerga honen ondorioetarako, joko da honako hau dela udal horietako bakoitzari dagokion ordainarazpena: udalerriaz gaindiko balorazio txostena edo udaletako balorazio txostenak aplikatzearen ondorioz ateratzen den balioa.

Jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 34. artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak), Nafarroako Gobernuak onets dezake udalerriaz gaindiko balorazio txosten partzial bat, ezartzeko behar diren metodo eta parametroak, balio bat esleitu ahal izateko bi udal-mugarte edo gehiago ukitzen dituzten azpiegiturei.

Zerga hau ez ordaintzeko kasuak:

a) Errepideak, bideak, lur gaineko bestelako bideak eta jabari publiko hidraulikoko ondasunak, baldin badute erabilera edo aprobetxamendu publikoa eta doakoa. Zergari lotuta egonen dira itzaleko bidesaria delakoaren menpeko autobiak eta gainerako azpiegiturak.

b) Honako ondasun higiezin hauek, baldin badira kokatuta dauden lurretako toki-erakundeen jabetzapekoak:

a’) Jabari publikokoak izanik, erabilera publikoa dutenak.

b’) Jabari publikokoak izanik, loturik daudenak Udalak zuzenean kudeatzen duen zerbitzu publiko bati, salbu baldin badira hirugarrenei kontraprestazio bidez laga zaizkien ondasun higiezinak.

c’) Ondare ondasunak eta herri-ondasunak, salbu eta hirugarrenei laga zaizkienak kontraprestazio bidez.

3. artikulua. Salbuespenak.

Ondasun hauek zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

–Honako hauen jabetzakoak direnak: foru erkidegoa, Estatua, autonomia erkidegoak edo toki-erakundeak, baldin zuzenean atxikita badaude defentsa nazionalari, herritarren segurtasunari edo hezkuntza, osasun edo espetxe zerbitzuei.

–Unibertsitate ikasketak ematen dituzten zentroetarako eraikinak eta lursailak, bai eta araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten itunpeko ikastetxeetarako direnak ere.

–Eliza katolikoarenak eta legez onartutako elkarte konfesional ez-katolikoenak, baldin eta elkarte horiekin egin bada Espainiako Konstituzioaren 16. artikuluak aipagai dituen lankidetza-hitzarmenetako bat, eta, betiere, hitzarmeneko irizpideekin bat.

–Espainiako Gurutze Gorriarenak.

–Atzerriko gobernuenak, erabiltzen dituztenak ordezkaritza diplomatiko edo kontsularrerako edo erakunde ofizialak paratzeko, elkarrekikotasunik bada edo halaxe ezarrita badago nazioarteko hitzarmenetan.

–Nazioarteko hitzarmenen arabera salbuespena aplikagarri zaien erakunde edo entitateenak.

–Trenbideek okupatutako lursailak eta lursail horietan dauden eraikinak. Eraikin horiek izan behar dute geltokiak, biltegiak edo trenbideak ustiatzeko nahitaezkoak diren bestelako zerbitzuak. Hortaz, ez dira ordaintzetik salbuetsita egonen ostalaritza, ikuskizun, merkataritza eta aisialdirako establezimenduak, enplegatuen etxebizitzak, zuzendaritzaren bulegoak eta industria instalazioak.

–Urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean, berariaz eta banan-banan kultura-intereseko ondasun deklaratutakoak, edo kultura-intereseko monumentu edo lorategi historiko deklaratutakoak, errege-dekretu bidez, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 9. artikuluan ezarritako moduan, eta Espainiako ondare historikoaren osagai gisa inskribaturik daudenak 12. artikuluan aipatutako Erregistro Orokorrean; bai eta lege horren lehenbiziko, bigarren eta bosgarren xedapen gehigarrietan jasotakoak ere.

Salbuespen horrek ez ditu barnean hartuko eremu arkeologiko, leku eta multzo historikoak mugatzen dituen perimetroaren barnean kokatutako hiri-ondasun guztiak, baizik eta, soil-soilik, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

–Eremu arkeologikoetan, “hirigintzako plangintza” tresnan babes bereziko objektu gisa sartutakoak (“hirigintzako plangintza” tresna jaso da ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 20. artikuluan).

–Gune edo multzo historikoen artetik, berrogeita hamar urte edo gehiago dituztenak eta babes integraleko objektu gisa jasota daudenak Hirigintza Plangintzako Erregelamenduaren 86. artikuluan aurreikusitako katalogoan, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 21. artikuluan xedatutako moduan.

–Subjektu pasibo bakoitzak udal-mugarte batean dituen ondasun guztiak, katastro-balioen batura 1.202,02 eurotik beherakoa denean. Zenbateko hori eguneratzen ahalko da Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan.

–Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak eta bere helburuak betetzeko sortu dituen entitate juridikoek ez dute zergarik ordainduko erabilera edo zerbitzu publikoko ondasunengatik.

–Salbuetsita egonen dira lurraren kontribuzioa ordaintzetik Plangintza orokorrerako mankomunitateak, eskualdeak eta mankomunitateak, bai eta haiek beren helburuak betetzeko sortutako entitate juridikoak ere, Udala haien parte denean.

–Foru lege bidez ezarritako beste guztiak.

4. artikulua. Subjektu pasiboak.

Subjektu pasiboak dira, zergadun gisara, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen (Tributuei buruzko Foru Legea) pertsona fisiko eta juridikoak eta entitateak, zerga honen ondorioetarako direnak zerga-egitate bat sortzen duen eskubidearen titularrak.

Subjektu pasiboa izanen da, betiere, zerga sortzen den egunean eskubidearen titularra dena. Titular aldaketa egiten bada, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legeari jarraikiz (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta Katastroa), ez da kontuan hartuko horren ondoriozko aldaketa juridikoa zer unetan sartzen den katastroan.

Ondasun higiezin baten gainean kontzesiodun bat baino gehiago baldin badira, kanonik handiena ordaindu behar duena izanen da zergadunaren ordezkoa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da deusetan galarazi gabe subjektu pasiboek duten ahalmena jasandako tributu-karga zuzenbide komuneko arauei jarraikiz jasanarazteko.

Era berean, zergadunaren ordezkoak ahalmena izanen du kuota likidoaren zatia beste kontzesiodunei jasanarazteko, bakoitzak ordaindu beharreko kanonen arabera dagokien neurrian.

Udalak zergaren kuota likido osoa jasanaraziko die honako hauei: zergaren subjektu pasibo izan gabe haren jabari publikoko ondasunak edo ondare ondasunak erabiltzen dituztenei kontraprestazio bat tartean dela.

5. artikulua. Zerga-oinarria.

Zerga honen zerga-oinarria izanen da ondasun higiezinen katastro-balioa. Balio hori kalkulatzeko, aditzera emateko eta aurkaratzeko, jarraikiko zaio azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legeari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta Katastroa), deusetan galarazi gabe martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 143.5 artikuluan xedatua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Katastro-balioak legez ezarritako kasuetan eta moduan berrikusi, aldatu eta eguneratzen ahalko dira.

6. artikulua. Likidazio-oinarria.

Zerga honen likidazio-oinarria hau izanen da: zerga-oinarrian legez ezarritako murriztapenak –eta bereziki ordenantza fiskal honetako 7. artikuluan aipatzen dena– egitetik lortzen den emaitza.

7. artikulua. Murriztapenak oinarrian.

Baldin, balorazio txosten oso bat onesteagatik, katastroko balioen aldaketa kolektiboa egiten bada eta, horren ondorioz, balio guztien batezbestekoa igotzen bada aurreko balioen batezbestekotik %25 baino gehiago, Udalaren osoko bilkurak ahalmena izanen du onesteko zergaren zerga-oinarrian artikulu honetan ezarritakoaren araberako murriztapenak, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 138. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

8. artikulua. Tributu-kuota, karga-tasa eta errekargua.

Zerga honen kuota osoa izanen da zerga-oinarriari hurrengo apartatuan aipatzen den karga-tasa aplikatu ondokoa.

Karga-tasa izanen da %0,25etik 0,50era bitartekoa.

Hori dena, deusetan galarazi gabe ezarrita dagoena otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen 9. xedapen iragankorrean eta azken xedapenetako bigarrenean (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformari buruzko Foru Legea).

Karga-tasa bakarra izanen da udal-mugarte osorako: 1. eranskinean ageri dena (Udalak ezarriko du karga-tasa. Aukerako hobaria, aurreikusia dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 140.4 artikuluan. Proposatzen da gehienez %90 ezarriko zuen idazketa-eredu bat).

9. artikulua. Hobariak.

1. Urbanizazioa, eraikuntza eta higiezinen sustapena.

Zergaren kuotan %90eko hobaria izanen dute urbanizazioko, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xede diren higiezinek, baldin ez badaude ibilgetuko ondasunen artean.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako onurei buruzko erabakiak hartuko dira alderdi batek eskatuta.

Hobariaz gozatzeko epeak barnean hartuko dute urbanizazio- edo eraikuntza-denbora, eta urtebete gehiago obrak bukatzen direnetik aurrera; epe hori ezin izanen da hiru urtetik gorakoa izan, urbanizazio- eta eraikuntza-obrak hasten direnetik aurrera.

2. Familia ugariak, guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak.

Zergaren kuotaren %90 bitarteko hobaria izanen da, adierazitako errenta-tarteen arabera, kasuan kasuko etxebizitza denean ohiko bizilekua familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren subjektu pasiboentzat edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboentzat. Hobari hori aplikatuko zaio soilik ohiko bizilekua den bizitegi-erabilerako hiri-unitateari.

Hobari hori aplikatuko zaie, orobat, kotizazio gabeko pentsioak dituzten zergadunei eta errenta bermatuaren edo bizitzeko gutxieneko errentaren hartzaile direnei.

Hobari hau egiteko baldintza izanen da subjektu pasiboaren errenta guztiak ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau baino gehiago (ez dira kontuan hartuko errenta salbuetsiak).

Hobaria aplikatzeko, beharrezkoa izanen da udalerriko balorazio txosten osoaren onespena edo azken berrikuspena izatea aurreko bost urteko epean egina, gehienez ere.

Errenta tarteak eta hobariaren ehunekoa

ERRENTA TARTEA

HOBARIA (%)

3.350 eurotik beherako per capita errenta

%90

Per capita errenta 3.350,01 - 5.500 euro

%80

Per capita errenta 5.500,01 - 6.650 euro

%70

Per capita errenta 6.650,01 - 7.980 euro

%60

Per capita errenta 7.980,01 - 9.300 euro

%50

Per capita errenta 9.300,01 - 10.700 euro

%40

Per capita errenta 10.700,01 - 12.400 euro

%30

Per capita errenta 12.400 - 15,000 euro

%20

15.000 eurotik gorako per capita errenta, eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 4tik beherakoa, edo horren parekoa

%10

Errenta-tarteen araberako hobari horien ehunekoak kalkulatzeko, kontuan hartuko dira familiaren diru-sarrera gordinak (baturik zerga-oinarri orokorra eta ondare-gehikuntzen saldo garbiaren zerga-oinarri berezia, hots, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren egungo aitorpen-ereduko 507 eta 524 laukiak), eta zatituko da familia-unitatea osatzen duten pertsonen kopuruarekin.

Hobari hori erregutua da, eta zerga-onura horren titularrak higiezin bakar baterako soilik erabiltzen ahalko du, eta eskatzen den ekitaldi beretik aplikatuko da, baldin eta betetzen badira zergaren sortzapen egunean aitortua izateko baldintzak, eta eskaera egiten bada likidazioa irmoa eta onartua izan aurretik.

Eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu beharko du, nahitaez:

Etxebizitzarako hobaria, ohiko bizilekua denean familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren subjektu pasiboentzat edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboentzat:

a) Eskabide sinatua, adierazten duena familia-unitatearen ohiko bizilekua dela eskatzen den hobariaren xedeko bizitegi-erabilerako hiri-unitatea.

b) Administrazio eskudunak emandako ziurtagiria, titulua edo txartel ofiziala, ziurtatzen duena dagokion ekitaldirako zerga sortzen den unean (urtarrilaren 1a) subjektu pasiboa dela familia ugari baten titularra, edo guraso bakarreko familia batena edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia batena.

c) Familia-unitateko kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia edo, bestela, Foru Ogasunaren ziurtagiria, adierazten duena aitorpena ez dutela egin ez zeudelako egitera behartuta. Bestela, familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko deklarazioa aurkeztuko du eskatzaileak, agiri bidez frogaturik.

Etxebizitzarako hobaria, ohiko bizilekua denean kotizazio gabeko pentsioak dituzten subjektu pasiboentzat edo errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta hartzen duten subjektu pasiboentzat:

a) Eskabidea, non jasoko baita katastroko erreferentzia, etxebizitzari dagokion hiri-unitatea eta hobariaren xedeko ondasun higiezinaren helbidea.

b) Familia-unitateko kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia edo, bestela, Foru Ogasunaren ziurtagiria, adierazten duena aitorpena ez dutela egin ez zeudelako egitera behartuta. Bestela, familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko deklarazioa aurkeztuko du eskatzaileak, agiri bidez frogaturik.

Subjektu pasiboa ez da beharturik egonen agiriak aurkeztera, baldin Udalari lehendik eman badizkio beste izapide batzuetan. Kasu horretan, inguruabar hori eskabidean jaso beharko da, eta adierazi beharko da zer prozeduratan aurkeztu ziren.

Ohiko bizilekuaren helbidea aldatzeak berekin ekarriko du hobaria izateko eskubidea galtzea familia ugariarentzat; hala, higiezin berrirako, hobaria eskatu beharko da, ondorioak izanen dituen zergaldiaren lehen eguna baino lehen. Eskabidea aurkeztu beharko da uneko urteko abenduaren 31 baino lehen, ondorioak izan ditzan aurkeztu den urtearen ondoko ekitaldietan.

Behin zerga-hobaria emanda, ez da beharrezkoa izanen eskaera berriz egitea etorkizunean aplikatzeko, salbu eta aldatzen badira hobaria ematea justifikatu zuten inguruabarrak edo aplikatu beharreko araudia.

Subjektu pasiboek nahitaez jakinarazi beharko dute gertatzen den aldaketa oro, baldin eta eragina badu hobari honen ondorioetarako.

Hobari hau izateko, egunean egon beharko da Udalarekiko zorren ordainketan.

10. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

Zerga sortuko da zergaldiaren lehen egunean.

Zergaldia urte naturalari dagokio. Dena dela, kuota epe laburragoetan zatikatzen ahalko da.

Kargaturiko ondasunetan gertatzen diren aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoak eraginkorrak izanen dira deklaratu beharra sortu eta hurrengo zergaldian. Deklaratu beharra adierazten da azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legean (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta Katastroa).

Balorazio txosten bat onesten bada edo ondasun bat ondasun berezi gisa kalifikatzen bada edo deskalifikatzen bada, aldaketa juridiko horren ondoriozko balioak eraginkorrak izanen dira jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legeari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta Katastroa).

11. artikulua. Ordainketarako afekzioa.

Edozein arrazoirengatik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 134. eta 137. artikuluetan aipatzen diren eskubideen titulartasuna aldatzen den kasuetan (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), titular berriak bere gain hartuko ditu eskubide horien xede diren ondasun higiezinengatik ordaintzeke gelditu diren zerga-zor eta errekargu guztiak.

Zerga-akzioa lotutako ondasunen aurka deribatzeko, beharko da erregelamenduz jakinarazitako administrazio-egintza. Eskuratzaileak ordainketa egiten ahal du, uzten ahal du jarduketak aurrera jarrai dezala, edo erreklamazioa aurkezten ahal du, egindako likidazioaren aurka edo deribazio horren bidezkotasunaren aurka.

Deribazioaren muga izanen dira zerga honengatik ordaintzeke dauden zerga-zor eta errekargu guztiak, titulartasunean aldaketa izan duten ondasunei dagokienez.

12. artikulua. Zerga kudeatzea eta berrikustea.

Udalak kudeatuko du zerga, katastroko datuetatik abiatuta. Katastroa eratuko da jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 9. eta 21. artikuluei (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak), eta bertan ondasun higiezinei buruzko informazio hau bilduko da: ondasunaren identifikazioa eta kokalekua, titularraren identifikazioa eta egoitza fiskala, katastroko balioa eta zerga ordainarazteko behar diren gainerako datuak.

Udalak, 1. apartatuan agertzen diren datuetan oinarrituta, urtero, martxoaren 31 baino lehen, behar diren likidazioak egin eta, tributu-zorrak zein diren zehaztuta, kobrantza-agiriak igorriko ditu, espresuki adieraziz zerga-tasa aplikatu zaion ondasunaren katastro-balioa. Ordenantza honetako 7. artikuluan ezarritakoaren arabera murriztapenik aplikatu behar bada zerga-oinarrian, inguruabar hori aipatu eginen da, bai eta murriztapen horiek noiz arte aplikatuko diren ere. Kobrantza-agirietan adierazita egonen da, halaber, tributu-zorra non, zer epetan eta zer modutan ordaindu behar den, bai eta aurkaratze bideak zein diren ere.

Katastroan alta eman ondorengo likidazioek ez dute jakinarazpen indibidualik beharko, eta kolektiboki jakinarazten ahalko dira horren berri emanen duten ediktuen bidez, baldin eta aurreko zergaldikoen berdin-berdinak badira edo izan diren aldaketak orokorrak badira. Ediktuetan adierazita egon beharko du zer egunetan bukatzen den aldizkako ordainagiria ordaintzeko epea eta zer errekurtso jar daitezkeen likidazioen aurka.

Kasuren batean frogatzen bada, kobrantza-agiriak igorri ondoren, subjektu pasiboa ez dela katastroan titular gisa agertzen zena zergaren sortzapeneko egunean, eginiko likidazioak behin-behinekotzat hartuko dira, eta egin behar ez ziren diru-sarrerak itzuli eginen dira.

Subjektu pasiboek ahalmena izanen dute egin zaien likidazioa aurkaratzeko, eta, horretarako, erabiltzen ahalko dute 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan zehazten diren bideetako edozein (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zerga-oinarriari dagokionez, eta ez bada ondasunaren balioa errekurritu, zeina adierazi edo jakinaraziko baitzen jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 21. artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak), likidazioaren aurkako errekurtsoan ere aurkaratzen ahalko da katastro-balioa, baina soilik aldaketaren bat izan bada alderatuta aurre-aurreko zergaldiko lurraren kontribuzioaren zerga-oinarri gisa hartu zen katastro-balioarekin, eta balio-aldaketa hori ez bada izan aldaketa orokorren ondorio.

Apartatu honetan aurreikusitako errekurtsoren bat jartzeak ez du etenen aurkaratutako egintzaren betearazpena.

Udalean zerga-oinarriaren kontra berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Udalak Nafarroako Zerga Ogasunari eskatuko dio ondasunaren katastro-balioari buruzko txosten loteslea, eta eten eginen da errekurtsoa ebazteko epea, harik eta txosten hori toki-erakundeari igorri arte. Txostena jasotzen denean berriz irekiko da epea eta, errekurtsoarekin batera, prozeduran sortzen diren auzi guztiak ebatzi beharko dira.

Nafarroako Administrazio Auzitegiak ez du eskumenik ebazteko toki-erakundeek lurraren kontribuzioaren zergaren gainean ematen dituzten egintzen aurka jartzen diren gora jotzeko errekurtsoak, baldin eta zerga-oinarriari buruzko aurkaratzearen xedea bada Nafarroako Zerga Ogasunak ondasun higiezin horri ezarritako balioa.

Zergadunek ez baldin badute betetzen katastroko aldaketaren aitorpena egin beharra, aurreikusia dagoena azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legean (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak), egindako aldaketa katastroan jasota, ordainaraziko da preskribitu gabe dauden aurreko zergaldiei dagokien zerga.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, itzuli eginen dira subjektu pasibotzat hartu behar ez zenak oker egindako diru-sarrerak, baina, betiere, preskripzio epea errespetatuko da diru-itzulketa hori egiteko.

Auzirik baldin badago ondasunaren inguruan edo kargapean jarritako eskubidearen titularraren inguruan, zerga-administrazioak titulartzat hartzen ahal ditu katastroetan agertzen direnak, eta behin-behineko likidazioak igortzen ahalko dira. Gero, epaileek epai irmoa emandakoan edo beste edozein moduren bidez auzia bukatutzat jotakoan, behin-behineko likidazio horiek zuzenduko dira edo behin betiko bihurtuko.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, eta indarrean segituko du harik eta berariaz aldatzen edo indargabetzen den arte. Ordenantza fiskal hau zati batean aldatuz gero, aldatzen ez diren artikuluek indarrean segituko dute.

Iragarkiaren kodea: L2205852