98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, zeinaren bidez izendatzen baita Iñaki Chourraut Aguirre jauna Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko idazkari tekniko nagusi.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla idazkari tekniko nagusiak (zerbitzuko zuzendari maila izanen dutenak), Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izanen dira.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko maiatzaren lauan egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Iñaki Chourraut Aguirre jauna izendatzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko idazkari tekniko nagusi. 2022ko maiatzaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2206393