98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorreko APD-R2 unitatea garatzeko. Ingurumen-txostena onestea

Burlatako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Onestea behar den ingurumen-txostena, Burlatako Udal Plan Orokorreko APD-R2 unitatea garatuko duen hiri-jarduketarako plan berezirako, iritzita ez duela ingurumen ondorio nabarmenik, baldin betetzen badira ingurumen-agiri estrategikoko neurri prebentiboak, zuzentzaileak eta jasangarritasunekoak. Honako hauek dira sustatzaileak: GTI Gestiones y tasaciones inmobiliarias SL, Farcira SL, Isga Inmuebles SAU, Burlatako Erredentzioko Amen Komentua, eta N-20 Soluciones 2015 SL.

2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Burlatako Udaleko egoitza elektronikoan.

3. Erabaki hau sustatzaileei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Alkatetzari ahalmena ematea behar diren agiri guztiak sina ditzan erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko.

Burlatan, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Ingurumen-txostena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206675