98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Jendaurrean jartzea Udal plan orokorreko lurraldearen okupaziorako estrategiaren eta ereduaren atariko bertsioa

Aresoko Udalak, 2021eko ekainaren 16an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurreko informazio-aldi baten mende jartzea Udal plan orokorreko lurraldearen okupaziorako estrategia eta ereduaren atariko bertsioa (EMOT).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.4 artikuluak xedatzen duenari jarraituz, espedientea jendaurrean jarriko da hilabete batez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, auzotarrek eta pertsona interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Argitaratzeko beste leku batzuk: udaletxeko iragarki-taula. Dokumentu osoa http://areso.eus/webgunean ere argitaratu da.

Horren berri ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan eta legezko xedapenak bete daitezen.

Areson, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2206252