98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun-azterketa, Arnatz kaleko 15., 17., 19., 21. eta 23. zenbakietan. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arbizuko Arnatz kaleko 15., 17., 19., 21. eta 23. zenbakietako xehetasun-azterketa, Arbizuko Udalak sustatua.

Hilabetez egon da jendaurrean, hasierako onespena argitaratu ondotik, eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79 artikuluekin.

Beraz, argitara ematen dira Arnatz kalearen xehetasun-azterketaren espedientean jasotako hirigintza arauak, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin.

Arbizun, 2022ko martxoaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206549