98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Arau subsidiarioen aldaketa, 1. Sistema Orokorra 2. Jarduketa Unitatera eramatea. Behin betiko onespena

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak uztailaren 1ean emandako 1020/2003 Foru Aginduaren bidez, Arantzako Arau Subsidiarioen aldaketa espedientea behin betikoz onetsi zuen, bertako Udalak sustatuta. Aldaketaren xedea 1. Sistema Orokorra 2. Jarduketa Unitatera eramatea zen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedaturikoa betez.

Arantzan, 2022ko apirilaren 27an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206017