98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostu bat. Izendapena

Eguesibarko Udaleko alkateak, 2022ko maiatzaren 6an emandako 1006/2022 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki zuen:

1. Ondoriorik gabe uztea Alkatetzaren ekainaren 14ko 1276/2019 Dekretuaren bidez egindako izendapena, argitaratu zena 2019ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 11n; eta Eguesibarko Udaltzaingoko inspektoreorde izendatzea, plantilla organikoko 10.23 lanpostuaren kargura, 013 polizia-identifikazio zenbakia duen pertsona.

2. Adieraztea aipatutako izendapenak ondorioak izanen dituela 2022ko maiatzaren 10ean, egun horretan hartu beharko baitu lanpostuaren jabetza.

3. Agintzea izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, eta igortzea interesdunari eta eragindako udal-arloei.

Deialdia argitaratu zen 2019ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28koan.

Sarrigurenen, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2206772