98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

Deialdia, udal liburutegiko arduradunaren eta kultur kudeaketako laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Arbizuko Udaleko alkateak, 2022ko maiatzaren 3ko 26/2022 Ebazpenaren bitartez, 2021eko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 7an, langilea hautatzeko argitaratutako deialdiari dagokionez,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasier Gonzalez Larrañaga izendatzea Arbizuko liburutegiko arduradun eta kudeaketako laguntzaile, Arbizuko Udalaren zerbitzura aritzeko, plantilla organikoko 2.5 lanpostu zenbakiarekin.

2. Karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

3. Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta Udalaren iragarki-taulan.

Arbizun, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2206458