98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

358E/2022 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Arakilgo Arau Subsidiarioen aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena, Urritzolako 7. poligonoko 223. 228., 229. eta 230. lurzatiei eragiten diena. Sustatzailea Naiara Martinez Mariñelarena da.

Arakilgo Udalak 2022ko martxoaren 16an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2022ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren apirilaren 7koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren menpe jarri da.

Aldaketaren xedea da 3.542.63 m²-ko eremu bat, 7. poligonoko 228., 229., 230. eta 223. lurzatietan banatua dagoena, bizitegi-lurzoru urbanizagarri gisa sartzea, 3 etxebizitza autosustatzeko. Eremu txikia da, herrigunearen ondoan dagoena, iparraldera begira, eta, topografiari dagokionez, mendi-hegal batean kokatzen da. Malda txikieneko aldea egin nahi diren etxebizitzek hartuko dute.

Proposamenak lurzatien hirigintza-sailkapena aldatzea dakar, lurzoru urbanizaezina izatetik lurzoru urbanizagarria izatera pasatzeko, baita eremua berrantolatzea ere. Ondorioz, 223. lurzatia, herriguneari atxikia dagoena, espazio publiko bilakatuko da, eta haren hego-ekialdeko muturrean 3 aparkaleku-plaza aurreikusten dira. Espazio horretan dago malda handieneko eremua, baina ez da uniformea lurzati osoan zehar, eta zuhaitzez eta zuhaixkez osatutako ezponda bat du, bide eta berdegune izateko aurreikusia dagoena. Erabilera-aldaketak alde horretan izanen du eragina. Ingurumen agiri estrategikoak behar bezala baloratzen ditu ingurumen ukipenak. Haren arabera, kontuan hartuz eremuak azalera txikia duela, herrigunearekin duen jarraitutasuna eta izapidetzen ari den udal plangintzarekin duen koherentzia, aldaketa bateragarria da, eta ez da ingurumen aldaketa nabarmenik aurreikusten.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Arakilgo Arau Subsidiarioen aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten da, Urritzolako 7. poligonoko 223., 228., 229. eta 230. lurzatiei eragiten diena, kontuan hartuta ez duela ingurumen ondorio nabarmenik. Aldaketaren sustatzailea Naiara Martinez Mariñelarena da.

2. Urbanizazio proiektuak barne hartuko ditu ingurumen agiri estrategikoan aurreikusitako ingurumen neurriak eta hiri-ertz horren tratamenduaren paisaia-integrazioa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Arakilgo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 28an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2206182