98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

89/2022 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2022-2023 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira ikasturte bakoitzeko prozedura zehaztuko duten jarraibideak, eta haren garapeneko gainerako alderdiak, halaxe xedatu baita apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 3. apartatuan. Foru Agindu horren bidez, onartze prozedura arautzeko oinarriak onetsi ziren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako onartze prozedura garatzeko jarraibideak eta beste gai batzuk onestea, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen honen eranskinetan daude jasota.

2. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura; Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura; Lanbide Kualifikazio eta Lanbide Heziketako Proiektuen Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura; Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura; Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura; Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira; Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera; Eskolatze Bulegora; Orientazio Bulegora, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko apirilaren 27an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak

Ikaspostu eskaera.

1. 2022-2023 ikasturteko onarpen prozesuan aplikagarriak izanen dira 2021-2022 ikasturtean onarpena arautzen duen maiatzaren 11ko 41/2021 Ebazpenaren 1. eranskineko “Ikaspostu eskaera” apartatuan ezarritako jarraibideak, ulertuz 2020-2021 ikasturteari eginiko erreferentziak 2021-2022 ikasturteari eginen zaizkiola, eta 2021-2022 ikasturteari eginikoak, 2022-2023 ikasturteari, jarraian zehaztutako alderdietan izan ezik.

2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskineko 4. oinarriaren 2. apartatuan, apirilaren 6ko 24/2022 Foru Aginduak emandako idazkeran, xedaturikoari jarraituz, aurkezten ahalko da inskripzio eskabide bat erdi mailako zikloetan onartua izateko eta beste bat goi mailakoetan onartua izateko. Izena emateko eskaera berean ez dira hezkuntza maila ezberdineko prestakuntza zikloak jasotzen ahalko (erdi maila eta goi maila).

3. Onartze prozesu bakoitzean, eskatzaile bakoitzak inskripzio orri bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere sei aukera dakartzala, lehentasun ordenaren arabera zehaztuta. Inskripzio eskaera honako izapide fitxa hauetan jasotako eredu ofizialaren araberakoa izanen da:

–“Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloko inskripzioa”, honako helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-erdi-mailako-zikloetan-izena-ematea

–“Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloko inskripzioa”, honako helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-goi-mailako-zikloetan-izena-ematea

4. Maiatzaren 11ko Ebazpenean “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetako inskripzioa” izapide fitxari egindakoek erreferentzia egiten diote, 2022-2023 ikasturteko onarpen prozesuan, aurreko apartatuan aipaturiko bi izapide fitxei; eta ulertu behar da ebazpen horren 6. eranskinean eginikoek erreferentzia egiten dietela martxoaren 30eko 68/2022 Ebazpenak 2022-2023 ikasturterako onarpen prozeduraren egutegiak ezarritako datei.

5. 2021-2022 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako azken ikasturtea egiten ari diren hautagaiek sartzeko baldintza gisa erabili ahalko dute DBHko titulua eta oinarrizko lanbide titulua. Horietako bat aukeratu beharko dute inskripzio epean, eta horren arabera dagokien taldean sartuko dira.

6. 2022-2023 ikasturteko onarpen prozesuan aplikagarriak izanen dira baldintza hauek: 2021-2022 ikasturtean onarpena arautzeko maiatzaren 11ko 41/2021 Ebazpenaren 1. eranskineko “Ikasle adingabeen eta banatze eta dibortzio kasuen inskripzio eskaerak aurkeztea”, “Lanbide Heziketa elebiduneko goi mailako zikloetako onarpen irizpideak”, “Desgaitasunagatik, maila edo errendimendu handiko kirolarientzat eta hezkuntzako laguntzako behar bereziak dituztenentzat plaza erreserbatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa” apartatuetan ezarritakoak.

Onartze prozesuan parte hartuko dela berrestea.

7. Onartze prozedura bat baino gehiago daudenez aldi berean (goi mailako zikloetan onartzea eta unibertsitatean onartzea, hainbat autonomia erkidegotan onartzea...) beharrezkoa da bide bat ezartzea goi mailako irakaskuntzetako zikloetarako onartze prozeduran parte har dezaten, bakar-bakarrik, epe arruntean inskribatzen direnetatik hautatutako zikloetako batean ikaspostua lortzeko interesa duten horiek, eta, horrekin batera, onarpen prozeduran parte har ez dezaten hautatutako zikloetan ikaspostua lortzeko interesik ez dutenek, epe arruntean inskribatu badira ere.

Horretarako ezarri da “Onartze prozesuan parte hartuko dela berrestea” izeneko tresna, goi mailako zikloetako onarpen prozesurako.

8. 2022-2023 ikasturtean goi mailako zikloetako onarpen prozesuetan aplikagarriak izanen dira 2021-2022 ikasturtean onarpen prozesuak arautzeko maiatzaren 11ko 41/2021 Ebazpenaren 1. eranskineko apartatu honetan ezarritako 2tik 8rako jarraibideak.

Jaiegunak.

9. Ebazpen honetan adierazitako egunak aginduzkoak dira. Aipatutako hasiera- edo amaiera-egunen bat jaieguna bada ikastetxe batean, jaieguna ez den hurrengo egunera aldatuko da. Egoera horretan suertatzen den ikastetxeak publizitatea eman beharko die data aldaketei.

Onartzeko baremoa eta sartzeko lehentasunak.

10. Jendaurrean egon beharko dute, bai barematzeko irizpideek, bai erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarri den prozedurak. Agiri bidez egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

11. Lanbide Heziketako tituluetako errege dekretuetan ezarririko sarbide lehentasunen inguruko informazioa dagokion izapide fitxan argitaratuko da:

–Eginiko Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloaren arabera erdi mailako zikloetara sartzeko lehentasunak: Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetako inskripzioko izapide fitxan.

–Eginiko Batxilergoko modalitatearen eta, hala badagokio, emandako gaien, araberako goi mailako zikloetarako sarbide lehentasunak.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Lanbide Heziketako heziketa zikloetan inskribatzen diren ikasleen sarrerako nota. Beste hezkuntza sistema batzuetatik datozen ikasleak.

12. 2022-2023 ikasturtean goi mailako zikloetako onarpen prozesuetan aplikagarriak izanen dira 2021-2022 ikasturtean onarpen prozesuak arautzeko maiatzaren 11ko 41/2021 Ebazpenaren 1. eranskineko apartatu honetan ezarritako jarraibideak.

Zozketa.

13. 2022-2023 ikasturteko onartze prozesuetan, zerrendei automatikoki aplikatuko zaie, Educa aplikazioan, berdinketak hausteko zozketa, zeina aipatzen baita ikasleak zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren oinarrietan.

Sartu berrientzako ikaspostuen banaketa heziketa zikloetan.

14. 2022-2023 ikasturtean onarpen prozesuetan aplikagarriak izanen dira 2021-2022 ikasturtean onarpen prozesuak arautzeko maiatzaren 11ko 41/2021 Ebazpenaren 1. eranskineko apartatu honetan ezarritako jarraibideak.

15. Onarpen prozesuko 1. faseko zerrendetan, ikastetxeetako zuzendaritzek Hezkuntza Departamentuari eskatzen ahalko diote jende gehiago onartzea dagokion sarbide taldean azken bi onarpen prozesuetan matrikula formalizatu ez dutelako % 50 baino gehiago baztertu diren zikloetan, talde horretan matrikulaturiko jende kopurua oro har ezarririkora inguratu dadin. Aldaketa horrek ez dio eragiten gainerako taldeei esleitutako ikaspostu kopuruari. Oro har ezarririkoa izanen da.

Sartu berrientzako ikaspostuak zehaztea.

16. Zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 7. apartatuan ezarritakoa garatze aldera, ikastetxeetako zuzendaritzek adierazi beharko dute zein den, bat etorriz Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak emandako jarraibideekin, ikasle sartu berrientzako ikaspostu proposamena, eskaintzen duten ziklo, ikasmaila eta tailer bakoitzerako.

Epe arrunteko onartze prozesuaren lehen fasea eta bigarren fasea: Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

17. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta dagokion izapide fitxan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dira:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/formacion-profesional

Interesdunek EDUCAn kontsultatzen ahalko dituzte zerrendak, EDUCArako dituzten kredentzialak erabiliz.

18. Zerrenda horiek argitaratzeko, erreklamazioak egiteko eta matrikula egiteko aldiaren egutegia da Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 68/2022 Ebazpenean jasotakoa.

19. 2022-2023 ikasturterako onarpen prozesuetan aplikagarriak izanen dira 2021-2022 ikasturteko onarpen prozesua arautzeko maiatzaren 11ko 41/2021 Ebazpenaren 1. eranskineko “Matrikula. Matrikularako inprimakia eta dokumentazioa” apartatuko 1. eta 2. puntuan ezarririko jarraibideak.

Ikasleen onarpena.

20. Ikasle bat ikastetxe batean onartu dela ulertuko da onartutakoen behin betiko zerrendan agertzen denean. Beste ikastetxe batean eskolatutako ikasle bat onartzen denean, automatikoki galduko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua. Onarpena eskatu den ikasturtean izanen ditu ondorioak erabaki horrek.

–2022-2023 ikasturtean Batxilergoa, erdi mailako edo goi mailako ziklo bat egiteko matrikulaturikoek, erdi mailako edo goi mailako onarpen prozesuan parte hartzeagatik ikaspostu bat lortzen badute, automatikoki galduko dute matrikula eginik zuten ikaspostua.

–Ziklo batean 2022-2023 ikasturterako ikaspostua erreserbatzeko eskubidearekin matrikula ezeztatu bazaio, eta ikaspostu bat lortzen badu erdi mailako edo goi mailako onarpen prozesu batean parte hartzean, automatikoki galduko du erreserbaturiko ikaspostuko eskubideak.

–Ziklo bateko ikasturtea errepikatu behar duenak, 2021-2022 ikasturtean eskolatuta egon den ikastetxe berean, edo ikasturtea gainditzen duenak 2012-2022 ikasturtean eskolatuta egon den ikastetxe berean, ikaspostu bat lortzen badu erdi mailako edo goi mailako ziklo bateko onarpen prozesuan parte hartzean, automatikoki galduko ditu 2021-2022 ikasturtean eskolatuta egon den ikastetxean duen ikaspostuko eskubideak.

–Aurreko kasuetan, onarpen prozesuan dagokion ikaspostua lortuz gero, nahitaez formalizatu beharko dute matrikula berria ikaspostuan horretarako ezarririko epeen barruan, kasu bakoitzean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuz. Dagokion matrikula ez bada formalizatzen adierazitako epeetan, lorturiko ikaspostua galdu eginen da, eta onarpen prozesutik kanpo geldituko da, dagokion jarraibidean adieraziriko moduan.

Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan izena emateko eskaera eta, aldi berean, Batxilergoan onartzeko prozesuan parte hartzeko eskaera aurkezten duten pertsonak.

21. Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan izena emateko eskaera eta Batxilergoan onartzeko prozesuan parte hartzeko eskaera aurkezten dutenek jarraibide hauen arabera jardun beharko dute:

22. Erdi mailako zikloen onarpen prozesuko behin betiko 1. zerrendan nahiz Batxilergoan onartzeko prozesuaren behin betiko zerrendan lehen aldiz lortzen badu ikaspostua, horietako batean bakarrik matrikulatzen ahalko da, eta beste prozesuan parte hartzeko eskubide guztiak automatikoki galduko ditu.

23. Erdi mailako zikloen onarpen prozesuko behin betiko 2. zerrendan nahiz Batxilergoko onarpen prozesuan aukera hobetzeko irizpidea aplikatu ondorengo behin betiko zerrendan lehen aldiz lortzen badu ikaspostua, horietako batean bakarrik matrikulatzen ahalko da, eta beste prozesuan parte hartzeko eskubide guztiak automatikoki galduko ditu.

24. Onarpen prozesuan zehar erdi mailako zikloko ikaspostua lortzen badu, eta Batxilergoko onarpen prozesuan ikasposturik lortu ez badu, matrikula egitean erabaki beharko du ikasposturik lortu ez duen Batxilergoko onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen, honako jarraibide hauek kontuan hartuta:

a) Ikasposturik lortu ez duen Batxilergoko onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi ez badu, uko egin beharko dio, lortu duen erdi mailako ikaspostuaren matrikula egiteko ezarritako epearen barruan. Batxilergoan onartzeko eskaera egin duen zentroan egin beharko du uko.

b) Ikasposturik lortu ez duen Batxilergoan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko. Beranduago Batxilergoan ikaspostu bat lortuz gero, 2022-2023 ikasturterako erdi mailan lortutako ikaspostuaren matrikula baliogabetuko da.

Inskripzio eskabide bat erdi mailako zikloetan onartua izateko eta beste bat goi mailakoetan onartua izateko aurkeztu dituztenak.

25. Inskripzio eskabide bat erdi mailako zikloetan onartua izateko eta beste bat goi mailakoetan onartua izateko aurkeztu dituztenek kontuan hartu beharko dute onarpen prozesu bakoitzak onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratzeko bere egutegia duela; hurrengo jarraibideei segitu beharko diete.

26. Onartuen 1. eta/edo 2. behin betiko zerrendan ikaspostu bat lortzen badute erdi mailako zikloetan, matrikula egitean erabaki beharko dute goi mailako zikloetako onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duten ala ez (zeinean oraindik ez den argitaratu onartutakoen behin betiko zerrenda), honako jarraibide hauen arabera:

a) Goi zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi ez badu, uko egin beharko dio, apartatu honetan ezarritako epearen barruan. Goi mailako zikloan izena emateko eskaera egin duen zentroan egin beharko du uko.

–Erdi mailako ikaspostua 1. behin betiko zerrendan lortu badu, goi mailako ziklorako eginiko inskripzioari uko egin beharko dio 1. behin betiko zerrenda horretako matrikularako ezarririko epean.

–Erdi mailako ikaspostua 2. behin betiko zerrendan lortu badu, goi mailako ziklorako eginiko inskripzioari uko egin beharko dio uztailaren 14an (14:00etara arte), goi mailako zikloetan onartutakoen 1. behin betiko zerrenda argitaratu aurretik erregistraturik geldi dadin.

b) Goi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko. Beranduago goi mailako zikloetan ikaspostu bat lortuz gero 1. behin betiko zerrendan edo hurrengoetan, 2022-2023 ikasturterako erdi mailan lortutako ikaspostuaren matrikula baliogabetuko da.

27. Erdi mailako zikloetan onartuen 3. behin betiko zerrendan ikaspostu bat lortzen badu eta goi mailako zikloetako 1. behin betiko zerrendan ikasposturik lortu ez badu, matrikula egitean erabaki beharko du goi mailako zikloetako onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen ala ez (zeinean oraindik ez den argitaratu onartutakoen behin betiko zerrenda), honako jarraibide hauen arabera:

a) Goi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi ez badu, uko egin beharko dio. Horretarako, goi mailako ziklorako eginiko inskripzioari uko egin beharko dio uztailaren 14an (21:00etara arte), goi mailako zikloetan onartutakoen 2. behin betiko zerrenda argitaratu aurretik erregistraturik geldi dadin. Goi mailako zikloan izena emateko eskaera egin duen zentroan egin beharko du uko.

b) Goi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko. Beranduago goi mailako zikloetan ikaspostu bat lortuz gero 2. behin betiko zerrendan edo hurrengoetan, 2022-2023 ikasturterako erdi mailan lortutako ikaspostuaren matrikula baliogabetuko da.

28. Erdi mailako zikloetan onartuen 4. behin betiko zerrendan ikaspostu bat lortzen badu, eta goi mailako zikloetako 1. eta 2. behin betiko zerrendetan ikasposturik lortu ez badu, matrikula egitean erabaki beharko du goi mailako zikloetako onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen ala ez (zeinean oraindik ez den argitaratu onartutakoen behin betiko zerrenda), honako jarraibide hauen arabera:

a) Goi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi ez badu, uko egin beharko dio. Horretarako, goi mailako ziklorako eginiko inskripzioari uko egin beharko dio erdi mailako 3. behin betiko zerrendako matrikula egiteko adierazitako datetan, goi mailako zikloetan onartutakoen 4. behin betiko zerrenda argitaratu aurretik erregistraturik geldi dadin. Goi mailako zikloan izena emateko eskaera egin duen zentroan egin beharko du uko.

b) Goi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko. Beranduago goi mailako zikloetan ikaspostu bat lortuz gero 3. behin betiko zerrendan edo hurrengoetan, 2022-2023 ikasturterako erdi mailan lortutako ikaspostuaren matrikula baliogabetuko da.

29. Goi mailako zikloetan onartuen 1. behin betiko zerrendan ikaspostu bat lortzen badu eta erdi mailako zikloetako 1. eta 2. behin betiko zerrendetan ikasposturik lortu ez badu, matrikula egitean erabaki beharko du erdi mailako zikloetako onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen ala ez (zeinean oraindik ez diren argitaratu onartutakoen 1. eta 2. behin betiko zerrenda), honako jarraibide hauen arabera:

a) Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko. Horretarako, erdi mailako ziklorako eginiko inskripzioari uko egin beharko dio uztailaren 18an eta 19an (14:00etara arte), erdi mailako zikloetan onartutakoen 3. behin betiko zerrenda argitaratu aurretik erregistraturik geldi dadin. Erdi mailako zikloan izena emateko eskaera egin duen zentroan egin beharko du uko.

b) Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko. Beranduago erdi mailako zikloetan ikaspostu bat lortuz gero 3. behin betiko zerrendan edo hurrengoetan, 2022-2023 ikasturterako goi mailan lortutako ikaspostuaren matrikula baliogabetuko da.

30. Goi mailako zikloetan onartuen 2. behin betiko zerrendan ikaspostu bat lortzen badu eta erdi mailako zikloetako 1., 2. eta 3. behin betiko zerrendetan ikasposturik lortu ez badu, matrikula egitean erabaki beharko du erdi mailako zikloetako onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen ala ez (zeinean oraindik ez diren argitaratu onartutakoen 1. eta 2. behin betiko zerrenda), honako jarraibide hauen arabera:

a) Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko. Horretarako, erdi mailako ziklorako eginiko inskripzioari uko egin beharko dio uztailaren 22an eta 26an (10:00etara arte), erdi mailako zikloetan onartutakoen 4. behin betiko zerrenda argitaratu aurretik erregistraturik geldi dadin. Erdi mailako zikloan izena emateko eskaera egin duen zentroan egin beharko du uko.

b) Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuan parte hartzen jarraitu nahi izanez gero, ez du ezer egin beharko. Beranduago erdi mailako zikloetan ikaspostu bat lortuz gero 4. behin betiko zerrendan, 2022-2023 ikasturterako goi mailan lortutako ikaspostuaren matrikula baliogabetuko da.

31. Goi mailako zikloetan onartuen 3. edo 4. behin betiko zerrendan ikaspostu bat lortzen badu eta erdi mailako zikloetako behin betiko zerrendetan ikasposturik lortu ez badu, matrikula egitean ez du erabaki beharko erdi mailako zikloetako onarpen prozesuan parte hartzen jarraitu nahi duen ala ez amaiturik egonen baita.

Matrikula: Aukera hobetzea. Onartze prozesutik kanpo uztea.

32. 2022-2023 ikasturtean erdi mailako eta goi mailako zikloetako inskripzio prozesuetan aplikagarriak izanen dira 2021-2022 ikasturtean onarpen prozesuak arautzeko maiatzaren 11ko 41/2021 Ebazpenaren 1. eranskineko apartatu honetan ezarritako jarraibideak.

33. Gainera, erdi mailako onarpen prozesuan soilik parte hartzen dutenek, erdi mailako zikloetan onarpen prozesutik kanpo gelditu direnak ez direlako matrikulatu lehen aldiz onarpen prozesu horretan eskuraturiko ikaspostuan, haien inskripzio eskaera aktibatzeko eskatzen ahalko dute, hala badagokio, onarpen prozesuan berriz ere parte hartzeko, honako jarraibide hauen arabera. Aktibatzeko eskaera egin beharko da Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Antolatzeko eta Ebaluatzeko Atalari bidalitako eskaera orokor batean (dagokion izapide fitxan agertuko den ereduari jarraituz).

a) Bazterketaren arrazoia bada ez dela matrikulatu 1. behin betiko zerrendako matrikula egiteko epean, bazterturiko inskripzioa aktibatzeko eskera data hauetan egin beharko da:

–Uztailaren 14tik 18ra (14:00ak arte). Inskripzioa aktibatu eginen da, erdi mailako 3. eta 4. behin betiko zerrendan parte hartzeko.

–Uztailaren 21etik 22ra (14:00ak arte). Inskripzioa aktibatu eginen da, erdi mailako 4. behin betiko zerrendan parte hartzeko.

b) Bazterketaren arrazoia bada ez dela matrikulatu 2. behin betiko zerrendako matrikula egiteko epean, bazterturiko inskripzioa aktibatzeko eskera data hauetan egin beharko da:

–Uztailaren 21etik 22ra (14:00ak arte). Inskripzioa aktibatu eginen da, erdi mailako 4. behin betiko zerrendan parte hartzeko.

c) Bazterketaren arrazoia bada ez dela matrikulatu 3. edo 4. behin betiko zerrendako matrikula egiteko epean, ez da bazterturiko inskripzioa aktibatzen ahalko.

34. Goi mailako onarpen prozesuan soilik parte hartzen dutenek, goi mailako zikloetan onarpen prozesutik kanpo gelditu direnak ez direlako matrikulatu lehen aldiz onarpen prozesu horretan eskuraturiko ikaspostuan, haien inskripzio eskaera aktibatzeko eskatzen ahalko dute, hala badagokio, onarpen prozesuan berriz ere parte hartzeko, honako jarraibide hauen arabera. Aktibatzeko eskaera egin beharko da Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Antolatzeko eta Ebaluatzeko Atalari bidalitako eskaera orokor batean (dagokion izapide fitxan agertuko den ereduari jarraituz).

a) Bazterketaren arrazoia bada ez dela matrikulatu 1. behin betiko zerrendako matrikula egiteko epean, bazterturiko inskripzioa aktibatzeko eskera data hauetan egin beharko da:

–Uztailaren 26tik 28ra (14:00ak arte). Inskripzioa aktibatu eginen da, goi mailako 3. eta 4. behin betiko zerrendan parte hartzeko.

–Abuztuaren 29a eta 30a (14:00ak arte) Inskripzioa aktibatu eginen da, goi mailako 4. behin betiko zerrendan parte hartzeko.

b) Bazterketaren arrazoia bada ez dela matrikulatu 2. behin betiko zerrendako matrikula egiteko epean, bazterturiko inskripzioa aktibatzeko eskera data hauetan egin beharko da:

–Abuztuaren 29a eta 30a (14:00ak arte) Inskripzioa aktibatu eginen da, goi mailako 4. behin betiko zerrendan parte hartzeko.

c) Bazterketaren arrazoia bada ez dela matrikulatu 3. edo 4. behin betiko zerrendako matrikula egiteko epean, ez da bazterturiko inskripzioa aktibatzen ahalko.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.

35. Aplikagarriak izanen dira 2022-2023 ikasturteko onarpen prozesuan “Ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurarako dauden ikaspostu hutsak”, “Ohiko epearen ondoren prestakuntza zikloetako ikaspostu hutsak adjudikatzeko prozedurak”, “Ikaspostu hutsak adjudikatzeko epean onartutakoen behin betiko zerrendak. Matrikula. Aukera hobetzea. Ikaspostu hutsak adjudikatzeko epetik kanpo uztea” eta “Prestakuntza zikloen eskaintza” apartatuetan ezarritako jarraibideak, 2021-2022 ikasturteko onarpena arautzeko maiatzaren 11ko 41/2021 Ebazpenaren 1. eranskinekoak.

Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

36. 2022-2023 ikasturtean onarpen prozesuetan aplikagarriak izanen dira 2021-2022 ikasturtean onarpen prozesuak arautzeko maiatzaren 11ko 41/2021 Ebazpenaren 1. eranskineko apartatu honetan ezarritako jarraibideak.

Matrikulen bateragarritasuna.

37. 2022-2023 ikasturtean onarpen prozesuetan aplikagarriak izanen dira 2021-2022 ikasturtean onarpen prozesuak arautzeko maiatzaren 11ko 41/2021 Ebazpenaren 1. eranskineko apartatu honetan ezarritako jarraibideak.

Komunikaziorako bideak.

38. Erdi mailako eta goi mailako zikloetako onarpen prozesuetan, komunikazio bideak honako hauek izanen dira:

–Informazioa eta aholkua: 848 426617.

–Tramitazioari eta ikastetxeetan onartzeari buruzko kontuak: 848 423238 - 848 423239.

–Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es

–Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala. 848 426628 - 848 426036.

–Helbide elektronikoa: ordenafp@navarra.es

Iragarkiaren kodea: F2205965