98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

13/2022 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ergoieneko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 50/2021 Ebazpenaren bidez, Ergoieneko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2022ko martxoaren 23an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ergoieneko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2022ko martxoaren 23ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Onetsitako balorazio ponentzia eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta hurrengo egunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Laugarrena.–Ergoieneko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea:

https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx

Bosgarrena.–Ebazpen hau Ergoieneko Udalari igortzea.

Iruñean, 2022ko apirilaren 26an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2206183