98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan pediatriako eta bere arlo espezifikoetako fakultatibo espezialistaren 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan pediatriako eta bere arlo espezifikoetako fakultatibo espezialistaren 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa), deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, baldintzak bete izanik probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan pediatriako eta bere arlo espezifikoetako fakultatibo espezialistaren lanposturako izendapen proposamena onesten da, honako hauen alde:

Txanda irekia:

MANSO RUIZ DE LA CUESTA, RAQUEL

MIÑONES SUAREZ, LORENA

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutakoek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2207125