98. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

35/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, zeinaren bidez Delia Sola Giménez andrea izendatzen baita Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendari.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko maiatzaren lauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Delia Sola Giménez andrea izendatu da S3 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendari.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2206396