97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Herri-lurren desafektazioa, Los Arcos-Elizagorria hornidura-hodia berritzeko proiektua gauzatzeko

Los Arcosko Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin osoko bilkura berezian, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:

1. Erabaki honen eranskinean agertzen diren herri-lurren erabilera lagatzeko baldintza-agiria onestea. Lur horiek Landa-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean daude jasota.

2. Aipatu lur horiek hasiera batez desafektatzea herri-lurren erabileratik, ondoren Jurramendiko Mankomunitatea enpresari lagatzearren (helbidea: Lizarrako Bell-Viste kalea, 2. zenbakia; Identifikazio Fiskaleko Kodea P3113452A), jarduketa horrek interes publiko nabarmena baitu udalerriarentzat, haren xedea delako Los Arcos-Elizagorria hornidura-hodia berritzeko proiektua gauzatzea.

3. Aipatu espedientea jendaurrean jartzea iragarki-taulan hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

4. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, ez da beharrezkoa izanen Udalaren beste erabakirik, desafektazioa deklaratzeko.

Los Arcosen, 2022ko apirilaren 4an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

I. ERANSKINA

Lurzatien zerrenda

–11. poligonoa, 406 A lurzatia.

–19. poligonoa, 514 B lurzatia.

–19. poligonoa, 452 A lurzatia.

–19. poligonoa, 74 A lurzatia.

–19. poligonoa, 75 A lurzatia.

–19. poligonoa, 83 A lurzatia.

–19. poligonoa, 84 A lurzatia.

–19. poligonoa, 85 A lurzatia.

–19. poligonoa, 94 A lurzatia.

–19. poligonoa, 95 A lurzatia.

–19. poligonoa, 96 A lurzatia.

–19. poligonoa, 97 A lurzatia.

–19. poligonoa, 462 A lurzatia.

–19. poligonoa, 101 A lurzatia.

Iragarkiaren kodea: L2206226