97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, herrietako festak egiteko 2022an. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 625139.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/625139).

Leozko Udaleko alkatearen apirilaren 26ko 2022-0051 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, laguntza ekonomikoak emateko, herrietako festak egiteko 2022an.

Lehenbizikoa.–Onuradunak: deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua: deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, udalerriko herrietako festak egiteko 2022an.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.–Zenbatekoa: gehienez 21.500,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: zer herritan ekin nahi den, herri horretako festak baino lehen, gutxienez ere festa ekitaldiak egin baino hamabost egun baliodun lehenago.

Justifikazioa: programatutako eta egindako azken ekitaldia bukatu eta hilabeteko epean.

Iratxetan (Leotz), 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2206651