97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2021-2022 ikasturtean musika ikasteko laguntza ekonomikoak emateko dirulaguntzen deialdia. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 625132.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/625132).

Leozko Udaleko alkatearen apirilaren 26ko 202-0056 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laguntza ekonomikoak emateko, 2021-2022 ikasturtean musika ikasteko. Matrikula ordaintzea Orbaibarko musika eskolan edo Tafallako musika eskolan.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, musika ikasketen matrikularako, 2021-2022 ikasturtean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.

Gehienez, 500 euro izanen da zenbatekoa.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2022ko urriaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2206587