97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

88/2022 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean 2020-2021 ikasturteari dagozkion sari bereziak esleitzen baitira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du Nafarroako Foru Komunitatean 2020-2021 ikasturteari dagozkion sari bereziak eman dakizkiela beren ikasketa ibilbide bikainagatik merezi izan dituzten ikasleei, zehazki, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako ikasleei (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleei. Sari horien deialdia Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak abenduaren 13an emandako 160/2021 Ebazpenaren bidez egin zen.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikasleei esleitzea Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako sari bereziak, 2020-2021 ikasturteari dagozkionak.

2. Ikasle horiek aipatu saria aitortzen dien diploma jaso dezatela xedatzea.

3. Agintzea 300na euro ordain dakizkien Lanbide Heziketako goi mailan saritutako hemezortzi ikasleei, 250na euro Lanbide Heziketako erdi mailan saritutako hamalau ikasleei, eta 200na euro Oinarrizko Lanbide Heziketan saritutako bi ikasleei, abenduaren 13ko 160/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Diru kopuru horiek 2022ko gastuen aurrekontuko 422001 43100 2268 322E00 “Sariak eta lehiaketak” izeneko partidaren kargura ordainduko dira.

4. Konpromisotik askatzea exekutatu gabe gelditu den gastua, 4.200 eurokoa, diru hori 2022ko gastuen aurrekontuko “Sariak eta lehiaketak” izeneko 422001 43100 2268 322E00 partidara itzul dadin.

5. Goi mailako ikasle sarituak 2020-2021 ikasturteko sariketa hauetara aurkezten ahalko dira, kasuan kasukora, aldez aurretik izena emanda: goi mailako Lanbide Heziketako sari nazionaletara eta ikasleen errendimendu akademikoa saritzeko Hezkuntzako sari nazionaletara, Arteetako Lanbide Irakaskuntzen modalitatean, musikaren, dantzaren eta arte plastikoak eta diseinuaren arloetan.

6. Agintzea ikasle sarituen ikasketa-espedientean ager dadila behar den eginbidea, egiaztatzen duena ikasleak lortu duela Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako sari berezia edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen sari berezia, 2020-2021 ikasturteari dagokiona.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

9. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, saritutako ikasleek ikasketak egin dituzten ikastetxeetara eta ikasle sarituei.

Iruñean, 2022ko apirilaren 27an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

OINARRIZKO LANBIDE TITULUA IZANIK OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO SARI BEREZIA JASO DUTEN IKASLEAK

DEITURAK

IZENA

FAMILIA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Moatazil

Mbarka

Informatika eta Komunikazioak

Bulegoko Informatika

ETI IBP

Wu

Jiaru

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Ehunezko eta larruzko gaiak konpontzea

San Juan Donibane IB

LANBIDE HEZIKETAKO TEKNIKARI TITULUA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TITULUA IZANIK, ERDI MAILAKO SARI BEREZIA LORTU DUTEN IKASLEAK

DEITURAK

IZENA

FAMILIA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Cotelo Escalera

Pablo

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Karrozeria

Donapea IBP

Cutas

Bogdan Gabriel

Informatika eta Komunikazioak

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak

Salesianos IB pribatu politeknikoa

González Fernández

Mario

Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa

Produktu Grafiko Interaktiborako Laguntza

Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Juaniz Chocarro

Alexia

Kimika

Kimika Instalazioa

Donapea IBP

Larramendi Yarnoz

Edurne

Irudi Pertsonala

Estetika eta Edergintza

Burlada LH IB

López López

Víctor

Elikagaien Industriak

Elikagaien Elaborazioa

Ega BHI

Obando Calle

Brenda Nycole

Administrazioa eta Kudeaketa

Administrazio Kudeaketa

Cuatrovientos IB pribatua

Otxoa Fernández

Libe

Osasuna

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Pulido Román

Iker

Elektrizitatea eta Elektronika

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak

Salesianos IB pribatu politeknikoa

Quintana López

Fernando

Fabrikazio Mekanikoa

Mekanizazioa

Salesianos IB pribatu politeknikoa

Sarasa Calzado

Julen

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Elektromekanikako Mantentze-lanak

Virgen del Camino IBP

Sbaa Boutraba

Raid

Merkataritza eta Marketina

Merkataritzako Jarduerak

Cuatrovientos IB pribatua

Urdaniz Vidaurreta

Oihane

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta

Hezitzaileen Eskola IB

Yarnold Lay

Cristina Isabel

Ostalaritza eta Turismoa

Jatetxeko Zerbitzuak

Burlada LH IB

LANBIDE HEZIKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TITULUA IZANIK, GOI MAILAKO SARI BEREZIA LORTU DUTEN IKASLEAK

DEITURAK

IZENA

FAMILIA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Alonso Martínez

Laura

Nekazaritza

Abeltzaintza eta Abere Osasunerako Laguntza

Agroforestal IB

Apesteguía Vázquez

Alejandro

Elektrizitatea eta Elektronika

Automatizazio eta Robotika Industriala

Salesianos IB pribatu politeknikoa

Arriazu Urtasun

Iván

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Egokitzapen Fisikoa

ETI IBP

Esparza González

Laura

Eraikuntza eta Obra Zibila

Eraikuntza Proiektuak

Virgen del Camino IBP

García Ayape

Jaione

Administrazioa eta Kudeaketa

Administrazioa eta Finantzak

Donapea IBP

Garde Vázquez

Andrés

Irudia eta Soinua

Ikus-entzunezkoetarako eta Ikuskizunetarako Soinua

CTL Formación

González Arriola

Cristina

Merkataritza eta Marketina

Salmenten eta Merkataritzako Guneen Kudeaketa

Cuatrovientos IB pribatua

Jiménez Cuesta

Mélany

Arte Grafikoak

Ekoizpen Grafikoaren Diseinua eta Kudeaketa

Salesianos IB pribatu politeknikoa

Jiménez Cuesta

Christian

Informatika eta Komunikazioak

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena

Mª Ana Sanz Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB

Muñoz Pérez

Sandra

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Gizarte integrazioa

Hezitzaileen Eskola IB

Osés Usarbarrena

Miguel

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Mekatronika Industriala

Sakana LH IBP

Rípodas Oliver

Irati

Osasuna

Aho-hortzetako Higienea

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Rivas Durán

Alexander

Fabrikazio Mekanikoa

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa

Virgen del Camino IBP

Rodrigues de Moraes

Alysson

Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa

Ikus-entzunezko Grafika

Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Rubia Blanco

Noelia

Elikagaien Industriak

Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea

Ega BHI

Russel

Anne Marie Mirjam

Industria Diseinua

Altzarigintza (ekodiseinua)

Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola

Tang Arria

Daniela

Ostalaritza eta Turismoa

Sukalde Zuzendaritza

Burlada LH IB

Vicente Ingelmo

Amaia

Kimika

Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia

Donapea IBP

Iragarkiaren kodea: F2206148