97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 10. poligonoko 8. lurzatian. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2022ko apirilaren 13an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintza-hitzarmen bat, dirutan emateko Espartza Galarko 10. poligonoko 8. lurzatiko hiri-jarduketarako plan bereziak ekarritako obligazioak. Víctor Manzanal Martínek sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2206376