97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

UN-9 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2022ko apirilaren 27ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Doneztebeko Udal Plan Orokorreko UN-9 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua, Jokin Elizalde Arretxeak eta José Luis Irurita Silosek sustatua.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 eta 152. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Donezteben, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2206278