97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UN-9 unitatean. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak 2022ko apirilaren 27an hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, eskudirutan konpentsatzeko aprobetxamenduaren %10aren lagapena, Doneztebeko UN-9an. Hitzarmena Doneztebeko Udalaren eta Jokin Elizalde Arretxearen eta José Luis Irurita Silosen artekoa da.

Argitara ematen da bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Donezteben, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2206235