97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Zizur Txikiko 1. poligonoko 141. lurzatian. Hasierako onespena

Zizur zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2022ko maiatzaren 3an eman 163/22 Ebazpenaren bidez, xedatu zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Zizur Txikiko 1. poligonoko 141. lurzatian. Miguel Echeverría Olloquiegui da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Gazolatzen, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2206290