1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
270E/2022 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, deialdi hau ebazten duena: “Herritarren erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak”.
Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 662E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: “Herritarren erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak”.
Eskaerak aurkezteko epean, zeina 2022ko otsailaren 16an bukatu baitzen, Nafarroako herritarren erakundeek sustatutako 22 proiektu aurkeztu ziren.
Espedientea kudeatu duen unitateak, deialdiaren oinarriak aplikatuz, eskaerak ebaluatu ditu, eta laguntza horiek emateko proposamena egin 2022ko apirilaren 19an.
I. eranskinean informazio zehatza dago baloratutako proiektuei buruz.
Horrenbestez, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren txostena ikusirik, espedientean dagoena, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
1. Eskaera hauek ez onartzea, deialdiaren oinarriren bat betetzen ez dutelako:
HERRITARREN ERAKUNDEA | IFK: | PROIEKTUA | EZ-BETETZEA |
GILTZURRUN ERITASUNEN KONTRAKO BORROKARAKO NAFARROAKO ELKARTEA, ALCER NAVARRA | G31098189 | HERRITARRAK SENTSIBILIZATZEKO ETA PARTE HARTZEKO PROIEKTUA | Proposatutako ekintzek ez dute betetzen deialdiko 4. 4.6.1 oinarrian ezarritakoa, non ezartzen baita ezen deialditik kanpo gelditzen direla deialdiaren oinarrien araberakoak ez diren proiektuak, aisialdiko jarduerekin edota jarduera ludikoekin lotura dutenak eta boluntariotzako jarduerak. Jarduera ludikoen bitartez sozializatzeko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat |
IBILI ELKARTEA | G31853914 | PARTE HARTZEKO ETA ZAHARTZE AKTIBORAKO PROIEKTUA | Proposatutako ekintzek ez dute betetzen deialdiko 4. 4.6.1 oinarrian ezarritakoa, non ezartzen baita ezen deialditik kanpo gelditzen direla deialdiaren oinarrien araberakoak ez diren proiektuak, aisialdiko jarduerekin edota jarduera ludikoekin lotura dutenak eta boluntariotzako jarduerak. Jarduera ludikoen bitartez sozializatzeko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat |
2. Balorazio teknikoarekin bat etorriz, proiektu hauek ezestea, eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, deialdiaren 5. oinarriaren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera: |
HERRITARREN ERAKUNDEA | IFK: | PROIEKTUA |
NAFARROAKO KONTSUMITZAILEEN ELKARTEA | G31097140 | HERRITARRARI KONTSUMITZAILE GISA EMATEN ZAION LAGUNTZA HOBETZEA |
SERCADE GARAPENERAKO ETA ELKARTASUNERAKO KAPUTXINOEN ZERBITZUA | G82192287 | ZAINTZAILE EZ-PROFESIONALEN PARTAIDETZA ETA AHALDUNTZE PROZESUA PRESTAKUNTZEN DISEINUAN |
KUBATARREN NAFARROAKO ELKARTEA | G71441620 | KUBARI BEGIRA BENETAKO IKUSPEGI BATETIK |
3. Dirulaguntza hauek ematea, 8. oinarrian zehaztu den moduan (8. oinarria “Balorazioa eta dirulaguntza emateko prozedura”), balorazio handiena izan duen proiektutik hasita eta aurrekontuko partida agortu arte: |
ESPEDIENTEA | HERRITARREN ERAKUNDEA | IFK | PROIEKTUA | LORTUTAKO PUNTUAZIOA | PROIEKTUAREN ZENBATEKOA | EMANDAKO DIRULAGUNTZA |
0011-3693-2022-000010 | NAFARROAKO ELIKAGAIEN BANKUA FUNDAZIOA | G31536535 | BOLUNTARIOTZA PARTE-HARTZAILEA ERAIKIZ NEB-EN NAFARROAKO ELIKAGAIEN BANKUA FUNDAZIOAREN PLAN ESTRATEGIKOAREN PRESTAKETA PARTAIDETUA | 98,15 | 12.100,00 euro | 9.680,00 euro |
0011-3693-2022-000021 | GIZAKIEN SALEROSKETAREN AURKAKO EKINTZA ELKARTEA | G71260376 | GIZAKIEN SALEROSKETAREN AURKAKO PLAN ESTRATEGIKOA | 98 | 14.000,65 euro | 10.000,00 euro |
0011-3693-2022-000011 | LIZARRALDEA EREIN ELKARTEA | G71434781 | HAUR ETA NERABEEN DIAGNOSTIKO KOMUNITARIOA LIZARRAN | 97,75 | 12.000,00 euro | 9.600,00 euro |
0011-3693-2022-000012 | IRUÑEKO PEÑEN FEDERAZIOA | G31626237 | IRUÑEKO PEÑEN FEDERAZIOAREN PLAN ESTRATEGIKOA 2023-2028 | 96,4 | 12.500,00 euro | 10.000,00 euro |
0011-3693-2022-000001 | DESGAITASUNA DUTEN PERSONEN NAFARROAKO ERRIBERAKO ELKARTEA | G31135106 | ERRIBERA IRISGARRIA: IRISGARRITASUNAREN MAPAKETA TUTERAN ETA NAFARROAKO ERRIBERAN | 93 | 10.000,00 euro | 8.000,00 euro |
0011-3693-2022-000004 | SARE ELKARTEA | G31471386 | SARE ELKARTEAREN PARTE HARTZEKO PLAN ESTRATEGIKOA | 91,75 | 6.970,00 euro | 5.576,00 euro |
0011-3693-2022-000015 | EUSKAL HERRIKO ARKITEKTOEN ELKARGO OFIZIALA | Q4875004F | EHAEO-REN ESTRATEGIA PRESTATZEA | 91 | 12.500,00 euro | 10.000,00 euro |
0011-3693-2022-000006 | ESPAINIAKO GURUTZE GORRIA | Q2866001G | BELAUNALDI ARTEKO PARTE-HARTZEA ETA PARTE-HARTZE DIGITALA CINTRUENIGON | 90 | 9.744,79 euro | 2.144,00 euro |
GUZTIRA | 65.000 euro |
ESPAINIAKO *GURUTZE GORRIAREN kasuan, ezin dira 2.144 euro baino gehiago eman, bat etorriz 8. oinarrian kreditu erabilgarriari buruz ezarritakoarekin.
Emandako diru kopuruak, guztira 65.000 euroko gastua, partida honen kargura ordainduko dira: 2022ko gastuen aurrekontuko 010005 01700 4819 924900 partida, “Elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuentzako dirulaguntzak herritarren parte-hartzea sustatzeko proiektuetarako” izenekoa.
II. eranskinean informazio zehatza dago diruz lagundutako proiektu bakoitzari buruz.
4. Honako eskaera hauek ukatzea, aurrekontu-krediturik ez baitago:
ERAKUNDEA | IFK | PROIEKTUA | LORTUTAKO PUNTUAZIOA |
NAFARROAKO GIZAKIA HELBURU FUNDAZIOA | G31276504 | HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROIEKTUA NAFARROAN MENDEKOTASUN-JOKABIDEAK DITUZTEN PERTSONEK TRATAMENDUETAN SARBIDE ETA ATXIKIMENDU HOBEA EDUKI DEZATEN, EMAKUMEENTZAKO ARRETA BEREZIAREKIN | 89 |
HERRIKOA FEDERAZIOA | G31132848 | HERRIKOA FEDERAZIOAREN PLAN ESTRATEGIKOA ETA EKINTZA-PLANA GARATZEA COVID ONDOKO GARAIAN | 84,5 |
ZIENTZIA POLITIKOETAKO ETA SOZIOLOGIAKO DOKTORE ETA LIZENTZIATUEN NAFARROAKO ELKARGO OFIZIALA | Q3175006J | GOBERNANTZA ETA PARTE HARTZEKO EREDU BERRIAK NAFARROAKO SOZIOLOGIA ETA POLITOLOGIA ELKARGOAN | 82,5 |
GIZARTE GARAPENERAKO ETA KALITATERAKO KOINEAEQUALITAS FUNDAZIOA | G83496000 | GIZARTE-KOHESIORAKO PARTE-HARTZE ESPAZIOAK | 81,75 |
GARUN-PARALISIA DUTEN PERTSONEI LAGUNTZEKO NAFARROAKO ELKARTEA (ASPACE) | G31077050 | HERRITARTASUN AKTIBOAREN PROGRAMA, GARUN-PARALISIA ETA GISA HORRETAKO DESGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONEI ZUZENDUTAKOA | 81 |
NAFARROAKO URRITU FISIKOEN KOORDINAZIORAKO ELKARTEA | G31153323 | PARTE HAR-TU ACODIFNAN: NORANZKO BIKO PARTE HARTZEA SUSTATZEA | 81 |
BUZTINTXUREANDO TXURI, HAUR ETA GAZTEEN ELKARTEA | G71243000 | AUZOTSO | 81 |
JESUSEN BIHOTZ GUZTIZ SANTUAREN AHIZPA OSPITALEKOAK, BENITO MENNI OSPITALEA | R3100020A | KULTURA PARTE-HARTZAILEA SUSTATZEKO PROZESUA: PARTE-HARTZEAREN DEKALOGO ESTRATEGIKOA | 78,38 |
DIABETESAREN NAFARROAKO ELKARTEA | G31149149 | ANADI-DIABETESAREN NAFARROAKO ELKARTEAREN I. PLAN PARTE-HARTZAILEA | 77,75 |
5. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, deialdian proiektuak aurkeztu dituzten herritarren erakunde guztiei; eta igortzea Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ekonomia Aferetarako Bulegora, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura.
6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2022ko apirilaren 22an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.
I. eranskina.–Baloratu diren proiektuei buruzko informazio zehatza (XLSX).
II. eranskina.–Diruz lagundu diren proiektu bakoitzaren informazio zehatza (XLSX).
Iragarkiaren kodea: F2205816