97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, Izkueko 5. poligonoko 224., 225. eta 226. lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Oltza zendeako Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Izkueko 5. poligonoko 224., 225. eta 226. lurzatiei dagokiena, Alberto del Castillo Artázcozek eta Inmaculada del Castillo Artázcozek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. artikuluan xedatutakoarekin, 71.8. artikuluari dagokionez (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza zendean, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2206304