97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Asiaingo UE-1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko apirilaren 25ean egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Asiaingo UE-1 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, aurkeztu baitzuten unitate horretako finken jabe guztiek, María Asunción Astiz Larrayak eta Asiaingo Kontzejuak, Birpartzelazio Batzordea eratuta.

Birpartzelazio proiektua osorik dago argitaratuta Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoko Gardentasun Atarian, esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/d86e14aa-4a89-48d8-8b3d-35f3182d047b/

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza zendean, 2022ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2205854