97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Berriozarko Mendialdea I eta II ikastetxe publikoetan bazkaltzeko dirulaguntzen deialdia. 2022-2023 ikasturtea. Laburpena.

DDBN (Identif.): 626340.

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/626340).

Deialdi honen helburua da Mendialdea 1 eta Mendialdea 2 ikastetxe publikoetan jantokian bazkaltzeko dirulaguntzak emateko prozedura zehaztea, 2022-2023 ikasturterako, “jantokiko bekak” izendapenarekin.

Pertsona interesdunek eskaria beteta Berriozarko Udalean (Euskal Herria Plaza, 1) aurkeztu beharko dute, normalizatutako ereduarekin bat egin beharko duena.

Eskariak aurkezteko epea, 2022ko ekainaren 15etik hasita eta ekainaren 30era bitartekoa izango da, biak barne, astelehenetik ostiralera 8:30etik 13:30era.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.

Berriozarren, 2022ko maiatzaren 11n.–Raúl Maiza González-Alkate udalburua.

Iragarkiaren kodea: L2207016