97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, 8. poligonoko 253., 27. eta 28. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat 8. poligonoko 253., 27. eta 28. lurzatietarako (San Esteban de Larragueta kalea), Javier Luis Manso Montesek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2206207