97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Birpartzelazio proiektua 5. poligonoko 72. partzelan. Behin betiko onespena

Beriaingo Udaleko Udalbatzak, 2022ko apirilaren 7an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Beriaingo 5. poligonoko 72. partzela (Udal Planeko UI-13 unitatea) borondatez birpartzelatzeko proiektua, Aglomerados Zabaleta SLk sustatua; haren jabetza eskualdatu zitzaion Andamios Duar SL merkataritza sozietateari, 2022ko urtarrilaren 31n.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beriainen, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2206236