97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

58/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren bidez araututako laguntzen 2022rako deialdia, hots, 2016-2020 aldian lanbide heziketako jardueretarako eta gaitasunak eskuratzeko jardueretarako laguntzak ematekoa. DDBN identifikazioa: 625383

Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programa onetsi zen, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren laguntzak emateari begira.

Programa horretako 1. neurria zen “Ezagutzen eta informazioaren transferentziarako jarduerak”, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 14. artikulua aplikatuz. Neurri hori horizontala da programazio estrategikoaren testuinguruan eta lagungarria da landa garapenerako lehentasun guztietan eta EBko Focus Area direlakoen zerrenda luze batean, besteak beste, hauek osatua: nekazaritzari buruzko ezagutzen transferentzia eta berrikuntzak bultzatzea, ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea, nekazaritzari lotutako ekosistemak lehengoratzea, zaintzea eta hobetzea, baliabideen efizientzia sustatzea eta landa eremuen gizarteratzea eta garapen ekonomikoa garatzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 aldian lanbide heziketako eta gaitasunak eskuratzeko jardueretarako laguntzak erregulatzeko. Jarduera horiek beharrezkotzat jotzen dira nekazaritza arloko prestakuntza beharrezkoa delako ustiategiak egokiak eta lehiakorrak izan daitezen, elikagai seguruak eta kalitatezkoak lortzeko eta landa eremuei eta nekazaritzako industriaren jardunari eusteko.

Foru agindu horri zenbait aldaketa egin zaizkio, arau hauen bidez: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 8ko 182/2017 Foru Agindua; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 22ko 88/2018 Foru Agindua; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 18ko 155/2019 Foru Aginduaren bidez; eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 22ko 180/2020 Foru Agindua.

Bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko (EB) 2020/2220 Erregelamenduarekin, zeinaren bidez, batetik, zenbait xedapen iragankor ezarri baitziren Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren laguntzarako, 2021. eta 2022. urteetan, eta bestetik, 1305/2013 (EB) Erregelamendua aldatu baitzen, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatutako programen iraunaldia luzatu zuena.

Ikusirik Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa kudeatzeko agintaritzak eta jarraipen batzordeak foru agindu honen aldeko txostena eman dutela, eta ikusirik aurrekontuetan dauden baliabideak.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio foru agindu honi.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Laguntzen deialdia 2022. urterako.

1.1. Lanbide heziketako eta gaitasunak eskuratzeko jardueretarako laguntzen 2022ko deialdia onesten da.

1.2. Deialdi honi, foru agindu honetan ezarritako arauez gain, honako honetan ezarritakoak ere aplikatuko zaizkio: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Agindua, zeinaren bidez arauak ezarri baitziren 2016-2020 aldian lanbide heziketako eta gaitasunak eskuratzeko jardueretarako laguntzak erregulatzeko. Foru agindu horri hainbat aldaketa egin zaizkio ekainaren 8ko 182/2017 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 22ko 88/2018 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 18ko 155/2019 Foru Aginduaren bidez eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 22ko 180/2020 Foru Aginduaren bidez.

2. Eskaerak aurkezteko epea.

2022. urterako eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren 19. artikuluan ezarritakoarekin bat, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Horren ondorioetarako, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena egiteko eredua onesten da, esteka honetan eskuratu daitekeena:

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

4. Aurrekontuko kredituak.

Foru agindu honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 200.000 euroko gastua baimentzen da, 2023ko gastu-aurrekontuetan 2022ko gastu-aurrekontuen honako partida honen baliokide izateko gaitzen den partidaren kargura, eta, betiere, kreditu egokia eta nahikoa baldin badago: 710000 71200 4400 412109 partida, “LGP LGENF 2014-2020. Prestakuntza jarduerak” izenekoa.

5. Dirulaguntzen deialdia erregistratzea.

Foru agindu hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB) erregistratzeko agintzea.

6. Baliabideak.

Laguntzen deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 6an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2206653