97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri Jarduketarako Plan Berezia Elizondoko 16. poligonoko
215. lur-zatian. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2022ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 2. akordioan erabaki zuen Elizondoko 16. poligonoko 215. lur-zatian, Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren proiektua hasiera batez onestea, Iñigo Ballarena Galarreguik sustatutakoa.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2206556