97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

1. poligonoko 441-446 bitarteko partzelen desafektazioa, Nasuvinsari doan lagatzeko. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, Arbizuko katastroko 1. poligonoko 441., 442., 443., 444. eta 446. lurzatiak desafektatzeko espedientea, ondoren doan lagatzeko, babes ofizialeko etxeak eraiki daitezen; espedienteari erantsitako gainerako dokumentazioa ere onetsi zuen. Espedientea jendaurrean egonen da iragarki hau argitaratu eta hilabetez, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Arbizun, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2206693