97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia UO11 MB unitatean, Mutiloako 2. poligonoko 1900. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Arangurengo Udalak, 2022ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat UO11 MB unitatean, Mutiloako 2. poligonoko 1900. lurzatian, Ignacio Matas Oriak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2206052