97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Herritarrei euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzak ematea, 2022. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 625182.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/625182).

Antsoaingo Udalak, Antsoainen erroldaturik daudenei euskara ikastaroak egiteko erraztasunak emate aldera, dirulaguntzak emanen ditu, jarraian agertzen diren baldintzak betetzen badira.

Honako ikastaro mota hauek egiteko emanen dira laguntzak: estentsiboak, trinkoak eta barnetegiak (eskolak bi astez gutxienez), autoikaskuntzakoak ez badira.

Laguntza-eskabidea aurkezteko epe bakarra dago, hona hemen:

Ekainaren 1etik uztailaren 19ra arte, 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarte egindako ikastaro trinko, barnetegi eta/edo ikastaro estentsiboetarako. Epe hori ezin izanen da luzatu eta ez da eskabiderik onartuko epetik kanpo.

Dirulaguntzaren eskabideak honako bide hauetatik edozein erabiliz aurkeztuko dira:

–Modu telematikoan, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez:

https://sedeelectronica.ansoain.es

–Aurrez aurre, Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Antsoaingo Udal plaza 1), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Antsoainen, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2206566