97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko, 2022-2023 ikasturterako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 625095.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/625095).

Deialdi honen xedea da prozedura bat ezartzea dirulaguntzak emateko, 2022-2023 ikasturtean ikastetxeetan jateko (“jantokiko bekak”).

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Udaletxeko plaza 1, Antsoain). Bertan emanen den eredu normalizatuaren araberakoa izanen da eskabide hori.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 29tik uztailaren 29ra bitartekoa izanen da, biak barne, astelehenetik ostiralera eta 8:30etik 14:00etara.

Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Antsoaingo Udalaren webgunean.

Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:

a) Eskabidea, behar bezala beteta eta Antsoaingo Udalak emanen duen eredu normalizatuaren araberakoa; gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat ere eman beharko da.

b) Aurreko urteko (2021) errenta aitorpenaren kopia.

c) Banaketa edo dibortzio kasuetan: banantzeko demanda edo, halakoa izanez gero, epai irmoa, edo izapidearen hasieraren frogagiria eta, halakoa dagoenean, hitzarmen erregulatzailea edo izapidearen hasieraren frogagiria.

d) Desgaitasunaren ziurtagiria, baldin familia unitateko kideren batek %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua badu.

Antsoainen, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2206563