97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022rako honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi da, Izarbeibarko Kirol eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak maiatzaren 11n emandako 2/2022 Ebazpenaren bidez, bete beharrez aurreikusi dena abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta 6. xedapen gehigarrian (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Lehena.–Onestea Izarbeibarko Kirol eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta aurreikusten dena abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan):

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: gizarte-langilea, 1 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: familia-langilea, 6 zenbakia duena plantilla organikoan. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: familia-langilea, 7 zenbakia duena plantilla organikoan. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: kiroleko teknikaria, 8 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: EGA edo C1. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: gizarteratzeko programako hezitzailea, 9 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

6.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: administraria, 10 zenbakia duena plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

7.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: zerbitzu orokorrak (garbiketako peoia), 11 zenbakia plantilla duena organikoan. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

8.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: familia-langilea, 12 lanpostua duena plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

9.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: familia-langilea, 13 zenbakia duena plantilla organikoan. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

10.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: familia-langilea, 14 zenbakia duena plantilla organikoan. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten Añorbeko Udaleko aldi baterako lan-kontratudun langileei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, edo.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Añorben, 2022ko maiatzaren 11n.–Burua, Gema Los Arcos Ansorena.

Iragarkiaren kodea: L2206892