97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Batzordeak 2022ko maiatzaren 9an egin bilkuran, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostuak:

–Garbiketako laguntzaile lanpostu bat (1). Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,2. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala: astean 4 ordu. Euskara jakitea: merezimendu gisa baloratuko da: %10.

–Zaintza, zabor bilketa eta informazio zerbitzuko 6 lanpostu. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %7,99. Txandakako laneko osagarria: %6. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: osoa, turismo kanpainan. Euskara jakitea: nahitaezkoa, B2 maila.

–Larrezain lanpostu bat (1). Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %12,99. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: osoa, 6 hilabete urtean. Euskara jakitea: gutxienez B1 maila eskatuko da.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik etengabe bete izan direlako aldi baterako kontratuekin.

–Basogintzako langile lanpostu bat (1). Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,9. Arrisku bereziko osagarria: %5. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: osoa, 9 hilabete urtean. Euskara jakitea: gutxienez B1 maila eskatuko da.

–Euskara teknikari lanpostu bat (1). Maila: B. Lanpostuko osagarria: %35. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: lanaldi erdia urte osoan.

Lanpostuak beteko dira oposizio-lehiaketa bidez, 2020ko abenduaren 31 aurreko hiru urteetan, gutxienez, etenik gabe bete direlako aldi baterako kontratuekin.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Ezkarozen, 2022ko maiatzaren 10ean.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2207109