97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

181/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Sakanako Mankomunitatearen 2022rako lan publikoaren eskaintza hau onestea, honako lanpostu hauek barne hartuta:

Lanpostu hauek guztiak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez (seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak):

–Administrari laguntzailearen lanpostu 1. Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: C1 maila euskaraz (ahozkoan eta idatzizkoan). Lan-kontratudun finkoa.

–Gizarte-hezitzailearen lanpostu 1. Maila: C. Hizkuntza-eskakizuna: C1 maila euskaraz (ahozkoan eta idatzizkoan). Lan-kontratudun finkoa.

–Hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko gidari-peoiaren 12 lanpostu. Maila: hitzarmenaren arabera. Hizkuntza-eskakizuna: B1 (ahozkoan). Lan-kontratudun finkoak.

–Hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko peoiaren 4 lanpostu. Maila: hitzarmenaren arabera. Hizkuntza-eskakizuna: B1 (ahozkoan). Lan-kontratudun finkoak.

–Hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko gidariaren 2 lanpostu. Maila: hitzarmenaren arabera. Hizkuntza-eskakizuna: B1 (ahozkoan). Lan-kontratudun finkoak.

–Hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko plantako arduradunaren lanpostu 1. Maila: hitzarmenaren arabera. Hizkuntza-eskakizuna: B1 (ahozkoan eta idatzizkoan). Lan-kontratudun finkoa.

–Hiri-hondakinak billtzeko zerbitzuko hezitzailearen 2 lanpostu. Maila: C. Hizkuntza-eskakizuna: C1 (ahozkoan eta idatzizkoan). Lan-kontratudun finkoak.

–Ur zerbitzuko ofizialaren lanpostu 1. Maila: C. Hizkuntza-eskakizuna: B2 (ahozkoan eta idatzizkoan). Lan-kontratudun finkoa.

–Ur zerbitzuko peoiaren lanpostu 1. Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: B1 (ahozkoan). Lan-kontratudun finkoa.

Hurrengo lanpostua oposizio-lehiaketa bidez beteko da (2. artikuluarekin bat):

–Hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko peoiaren lanpostu 1. Maila: hitzarmenaren arabera. Hizkuntza-eskakizuna: B1 (ahozkoan). Lan-kontratudun finkoa.

–Hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko gidari-peoiaren lanpostu 1. Maila: hitzarmenaren arabera. Hizkuntza-eskakizuna: B1 (ahozkoan). Lan-kontratudun finkoa.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Sakanako Mankomunitateko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Sakanako Mankomunitatearen hurrengo batzar orokorrean.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Lakuntzan, 2022ko maiatzaren 11n.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2207137