97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Mankomunitateko buruaren 2022ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Gizarte-langilearen lanpostu bat, B mailakoa, osagarriak: lanpostukoa %34,73. Lan-kontratudun finkoa, lanaldi osoan.

–Administrari laguntzailearen lanpostu bat, D mailakoa, osagarriak: lanpostukoa 34,91. Lan-kontratudun finkoa, lanaldi osoan.

–Familia-langilea, D mailakoa, osagarriak: lanpostukoa 20,35. Lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (lanaldiaren %68,18).

Lanpostu horiek beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

–Gizarte-langilearen lanpostu bat, B mailakoa, osagarriak: lanpostukoa %34,73. Lan-kontratudun finkoa, lanaldi osoan.

Lanpostu hori oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Erriberrin, 2022ko maiatzaren 13an.–Mankomunitateko burua, Carmelo Pérez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2207030